www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

LARREKO ADIXKIDEARI

 

        Atseginekin irakhurtu dut zure atzoko idaztia zointan erraiten zinuen nola norbaitek ohartarazi zintuen nik ibiltzen dutala laborari hitza nekazariaren ordez, bekhatu itsusi baten hobendun izan banitz bezela.

        Badakizu eskuararat doi-doiak abiatuak direnak (ez othoi uste zure ohartzaleaz mintzo nizala) arras minbera direla eskuararen garbitasunarenganik. Eta horiek ez dutela ene eskuara arrunt ulertzen, zeren eta ikasle berriak izanik, oraino mendiz haraindiko mintzoa gutiago ulertzen ahal dute, eta hortakotz bethi oharka ari dire.

        Baina zer nahuzu, halere ausartatzen niz ene luma haizu ibilaraztea, heien barkamenduarekin, eskuararen amodioz.

        Gure artean nekazari hitzak deus besterik ez du hau beizik erran nahi, erderarat itzulirik. Dificultador...

        Baditeke laborari, guk ibiltzen duguna, latinezkoa denetz, ezen hala iduri du, bainan guk hitz hori utzizkioz bertze bat ibil ginezake. Lurgintzaria.

        Labore, labe eta orhe-tik egina edo osatua dela diozu, eta hala iduri du, doi bat oldoztu ondoan. Bainan emazteki harrek erran zielarik «gaur laboreak ditugu», ez othe zuen erran bahi «gaur lanak ditugu»?

        Eta, nola bertzalde, eratxiki, nola elgartaratu labeko lanak lurgintzako lanekin?

        Onhart ditzazu ene agur amultsuenak.

 

(La Voz de Navarra, 1933/3/31)

 

aurrekoa hurrengoa