www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

GURE BAZTERRETXEAK

 

        Jinkoak eta gizonek egin dute Eskual-herriaz asmatzen ahal diteken parabisu liluragarriena.

        Gure aurkhintza miresgarriak, gizonak edertu eta osatu ditu, bere egoitza ederrak han-hemenka eginik, mendi mazeletan, begien loriatzeko. Bere xuritasunak urrunetik agintzen dauku eskualdun baten etxaldea. Han bizi dela gure arrazako gizon arrotz-kotsu gabeko bat, bere kidekoekin.

        Eta nun kausi ditake eskualdun baten etxe ederra bezalakorik? Lurretik bizi direnen arthean nekhez ikhusten ahal da Europan holako etxerik.

        Ze bazterretxe ederrak! Haundiak, garbiak, nasaiak, urthe guziz xurituak eta thindatuak gehienak eta barnian establu edo barrukirik ez. Etxeari hurbil borda bat abereentzat (behi, ardi, behor eta urde), bainan sekhula etxearen barnian.

        Ilhunabarrian sukhaldetan ikhusiko duzie lahatzetik dilindan bertza haundi bat. Ur bero hartan gizonak lanetik ethortzian, denek egun guziz ikhuzten dituzte zangoak. Garbitasuna, oroz-gainetik, hortan eta denetan.

        Beren baratzetan, hortensia, krisanthemo urdinak, dalia, eta lili ederrenetarik ausarki, eta etxetan nun-nahi lili-untzitan. Edertasunari arras minbera dira. Zamora'n bezelatsu...

        Ni mintzatzen niz ezagutzen dituanetik bakharrik.

        Holakoak dira mendiez beste alderdian, Luzaide, Arnegi, Lasa, Uharte, Garazin, ba eta Kanbo, Itsasu, eta Ustaritzekoak ere, Laphurdin. Bainan Laphurdi itsas aldekoak ez dire hain ederrak eta garbiak. Ttipiagoak eta aphalagoak dira, teillatuak ez bain gorriak, eta landa eta larreak ez dira musker biziak.

        Uda, uda ederra! Ene gogoan hiz negu beltz huntan. Ametsetan nuk noix helduko hizan hire eguzki phiru disdirantekin edertasunaren hedatzera, eta ene sortherrian iragaiteko urtheko ilhabethe goxoenak.

 

Iruñen, 1935 Otsailan.

(El Día, 1935/2/26)

 

aurrekoa hurrengoa