www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

AGUR, GURE ANAIERI, AGUR

 

        Odolaren deiak bilarazten gitu Iruñeko hiri zahar huntan Eskual-erro bazter haurrideak.

        Hamairu garren mendetik geroz, berextuak, baztertuak, bizi izan gira: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba alde batetik; Naparroa bestetik; eta hortakotz egungo bilkura da gerthakari haundiena eta ospatsuena, denak berriz elkartu nahiz anaitasun ederrenean Gernikako zuhaitzaren itzalaz geriztuak. Aitzineko mendeetan denen artean bat eginik erresuma edo aberri oro eta azkarra, helduak ginen Auñamendiko eta Astobizkarko bi alderdietan, ipharraldean eta hegoaldean, Ebro eta Adur ibaien artean.

        Bai, odolaren deiak berriz elkartarazten gitu. Badea bihotzaren oihua baino haundiagorik, saminenik, suharrenik?

        Gure ohidurak, mintzaira eta legeak nahi ditugu errepiztu, bainan oraiko bizi moldearen heinerat zuzenduak, aitzineko gauza onak ahantzi eta baztertu gabe, zeren eta hek bitara eskualdunaren manua, bere izaitearen errokoak, ezin kenduak gure menetik, gure baitatik, lokharri azkarrenekin lothuak.

        Ospe haundiko bilkura hortan ditugu gure gogoa eta bihotza zuen erabakiaren igurikan, beretik yalgiko baita Eskual-herria-ren zoriona edo nahigabea, bozkarioa edo tristura.

        Yainkoak argi ditzala zuen adimenduak baitezpadako kenka hortan.

        Auzapez, eskudun eta mezulari guzier gure ongiethorri kartsuena.

 

(La Voz de Navarra, 1932/6/9)

 

aurrekoa hurrengoa