www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

MORUEN ODOLA

(Baxenabarreko eskuaran)

 

        Espainian gerthatzen diren izigarrikeriez baldituak daude Europa'n.

        Rusia eta Espainia Europa'ko bazterretan edo mugetan dira. Lehenbizikoek auzo dituzte Asiati'koak; bigarrenek, Afrikanoak.

        Moruak Espainian egonak dira zortzi mende, zortzi ehun urte!! eta heien odola nasaiki dabila Espainiarren zainetan.

        Gero erdiek baino gehiago ez dakite ez irakhurtzen, ez idazten. Jaén, Alicante, Murcia eta beste zonbait tokitan ehunetarik hiruetan hogoita hamarrak ez dira eskolatuak. Lurrak eta ontasunak esku bakhar batzutan dira. Beste guziek nekhez daramate bizitza.

        Holako yendeekin, eta beren odol beroarekin ez da bathere harritzeko gerthatzen diren basakeriak.

        Eskualduna sekhula ez da fidatu yende erdaldunez. Bethidanik izan du halako beldur bat heiekin nahastekatzea, eta ahal bezanbat baztertzen da.

        Oroituko niz bethi orai hogoi urthe Lekunberri'n ikhusi nuenaz. Hango ostatuan igande guziz mozkortzen zen inguruko herri bathetako gizon bat. Arratsian hordi-arraila yuaiten zen bere etxerat, eta harat yuaiteko phasatzen zen mendiko bide batetik. Gehienetan, loak bereturik, han etzaten zen eta gaua phasten. Bainan bethi bazuen sakhelan diru anitz, bizpahiru milla pezeta.

        Eta egun bathez erdaldun bathek ostatuan erraiten dako:

        —Ten cuidado que algún día te van a robar cuando estés dormido.

        Eta gure gizonak, erdara murduskatu bathian ihardesten du:

        —Ba, yo no dormir, no, carretera; monte sí, carretera pasar castillano...

        Nik ezagutzen dutan herri eskualdun batherat ereman zituzten behin ehun bat langille kanpotiar ur-bide edo kanal haundi baten egiteko, eta heien arthian baziren hogoi eskualdun.

        Lan-tokiak herritik urrun baitziren, bazterretxetan nahi zituzten gauak phastu. Eta baserritarrek eskualdunak bakharrik hartu zituzten, erdaldunak ez. Etziren fidatzen.

        Horra bi ikhusbide progatzen daukutenak nola arrotz erdaldunetarik baztertzen den eskualduna, eta ez bihotz gogorra duelakotz, seurki, bainan..., bethi hego aldetik ethortzen dira eskale itsusi eta itxura txarrekoak, bazterretxetan ibiltzen direnak, zernahi yukutzia egiteko prest idurikoak, bere begitarte ilhun eta bizar beltzeekin; eta futxo, holakoekin ez dute adixkidantzarik nahi, zer gertha ere...

        Ohart zitezte, irakurleak, oraiko nahaskeri eta bihurrikaldi izigarrienak Espainia behere hartan gerthatzen direla gehienak, Afrikatik ez urrun...

        Eskual-herria Europaren idurikoa da, eta gure arthian ez daiteke gertha holako basakeriarik.

        Handik ihes ethorri dira gutartera anitz yende, Iruñerat eta Baztan alderat, hemen bakhian bizitzeko, baitakite hemengoak ez girela Badajoz-ekoak edo Murcia-koak bezala.

        Calvo Sotelo'ren kideko horiek, Eskual-herria hainbeste laidostatu eta gutietsi ondoan, beren lur maitiak utzirik zoin goxoki bizi diren hemen!

        Eta Bizkaia'ko eta Gipuzkoa'ko lantegi edo ola handietan ere balinbadira eskualdun nahasleak, hego aldeko langilleek kotsatu dituzte, handik ekharririk izurritearen pozoina.

        Horra ze kalte izigarriak ekhartzen dituen «industrialismo»ak, elemeniaka sartzen direlakotz gure arthean langille arrotzak.

        Eta anitzek uste dute «industriarik» gabe ez dela bizitzen ahal Eskual-herria.

        Baxenabarre, Zuberoa eta Laphurdin (Boucau lantegia kanpo), ez eta Baztan'en eta Bidasoko errekan, ez da industriarik. Eta hea Eskual-herriko toki horietan ze bizitze ederra deramaten, laborariak bakhotxa bere etxearen yabe gehienak eta denak edo kasik guziak sakhelan diru pharrastaño bathekin. Etxe garbi ederrekin untsa yanak, untsa yauntziak, eta Elizondo bere bospasei Banco etxe-kidekoekin, herri ttipia izanikan ere.

        Ene ustez Eskualherriko dohatsutasuna lurgintzan eta kabale eta azinden haztean ditake, Frantzia'ko anitz tokitan eta Suizan bezala. Eskual-herriak bazka hautak eta toki egokienak ditu zaldientzat eta behientzat.

        Bainan hortakotz behar ginuke erresuma edo nazione aitzinatuen erakaspenak eta moldeak hartu, gure aberatstasunaren emendatzeko. Lantegi haundiek badute bi kalte. Aberastasuna, dirua, metatzen da zonbait eskutan bakharrik, eta gero ekhartzen dauzkite milaka eta milaka hego aldeko yendiak, gutartean hedatzeko heien erakaspen bihurriak eta itsusiak.

 

Iruñen, 1936'eko Ostaroan.

(El Día, 1936/5/16)

 

aurrekoa hurrengoa