www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAFARROKO MINTZOIRAZ

 

        Barka nezazie, irakurle onak. Baxenabarrako eskuaraz idazti lerro hauk, bainan Eskualherriko bertze mintzoetan trebe ez izanik bakotxak ez du emaiten ahal berak dakienatik kanpo.

        Eta gero ere ez othe zen Iruñen leheneko denboretan Baxenabarreko hizkuntza mintzatzen? Nik bederen hori uste dut, zeren eta gelditu diren hatzak eta hitzak hala sinetstaratzen gaitu. Mihi, ttipi, yaundone, mukurru, gaitzuru, eta holako bertze. Bainan lan hori utz dezagun gizon argitu eta yakintsuenen eskuetan eta goazen aitzina gure asmuan.

        Denek dakigun bezala azkeneko sei zazpi urthetan debekatua ginuen ezpañetatik yalitzea gure aita amen mintzaira, gure sor elea, bainan orai gobernuak lazoago uzten du uztaia eta poxi bat mintzatzen ahal gira haizutasunarekin. Iraun dezala bethikotz.

        Izigarri da nola suntsitzen ari den gure eskuara ederra. Patar behera legun batean bezala badoa, ikharagarriko zalutasunean, denek bazterturik, alde bat utzirik, gupida eta

amodiorik gabe holako mintzaiari, hain haundizki goretsia gizon yakintsuenaz. Bai, hori da egi borthitza, latzgarriena, hitsena gure herriarentzat, zeren eta mintzaia gogoaren miralla balinbada, hura galduz geroz guhaur gure etxean arrotzak izanen gira. Ba ote da ahalgegarrikorik?

        Zorionez, bozkario izpi bat heldu zaizkigu hertsura huntan. Gizon Eskualdun huts batzu, batasun bat eginik Euskeraren adiskideak deitua, iratzartus dire eta barneko suharra ezin atxikiz alferretan, hor ditugu lan ederretan abiatuak gure eskuara maitea piztu eta hedatu nahiz.

        Uste dugu aurthen ere yazko eta aitzineko urtetan bezala zerbait eginen dutela herrixka horietan gure mintzaira eta ohiduren aldez.

        Alo, berma hor, yaunak, gu hemen gira zuen laguntzeko poxi bat gure ilabeteko sariarekin.

 

(La Voz de Navarra, 1930/6/15)

 

aurrekoa hurrengoa