www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

DEUNA EDO DONEA

 

        Euskel-batzarkide izenarekin azpian, atzo agertu idaztian galdegiten dauku eskualtzale batek hea zoin ditaken eskual garbiago, donea ala deuna, santo hitzaren ordezkoa.

        Nik ez ditut liphistarik pitzarazi nahi, ez eta ere burukoi agertu baten edo bertzearen aldez, bainan bakharrik nahi nuke argitasun doi bat emaiteko xedean, agerrarazi zonbeit berri izen horri buruz, bederen Nafarroan eta Benabarren ibiliak, lehen eta oraiko egunetan.

        Erran dezagun aitzinetik XVI-garren mendean Iruñeko paper zaharrek erakhusten daukutena. Denbora hortan oraiko San Saturnino eliza deitzen zuten «Iglesia de Jaun done Satordi». San Gregorio-ko dorreari «la torre de Don Gergori».

        Ohartzekoa da Benabarren, Laphurdin eta Xuberon nola deitzen duten Santiago eguna. Yandenaki, (Yaundone Yaki = santo seor Yako).

        Ene sortherrian (Luzaide) galdegiten balinbaduzue noiz diren herriko bestak ihardetsiko dauzutue (sic): «Yandenakitan» (Santiagotan). Ikhusten dugun bezala mendiez beste aldekoek, (eta bai ere Iruñekoek lehengo denboretan), bethi yaun ezartzen zuten done aitzinetik.

        Huna bertze eskuarazko saindu batzuen izenak oraiko egunetan deitzen dituztenerekin.

        Yandone Petri, San Pedro. Yandone Mikelan, San Miguel. Yandenani (yaun done Joani), San Juan.

        Barkha nezazu Euskel-batzarkide yauna, nik ez dautzut emaiten ahal argitasun gehiagokorik, zeren eta ez bainiz bathere maisu bat zuk hain amultsuki eta bihotz onekin uste duzun bezala.

        Bainan halere barne zolatik agerrarazten daizkitzut esker saminenak zure onheziak ene eskual sail xumeetan ikhasarazi dauzkitzun gai goresgarriak.

 

(La Voz de Navarra, 1933/6/10)

 

aurrekoa hurrengoa