www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

NEGIAN GIREA?

 

        Negu beltza heldu zauzkigu tarrapatan, hurrats haundiekin, aurthen yaz baño goiziarrago.

        Langarrak, izotzak, lantzurdak, karroinak, elhurrak. Horra negiak ekhartzen dauzkigun dohain hitsak, zazpi ilhabethez haren mehatxuen azpian egoiteko.

        Urriaren hogoian gira, eta yadanik Iruñeko inguruetako mendi guziak beren mihise xuriarekin estaliak dira.

        Lertsunak beren garrasi borthitzekin badoatzi lerro-lerro, hegoalderat, ipharraldeko eremuetarik ihes eginik, lur ephelen bilha, beren neguko bazka lekhuetarat, itsasoz gaindi Afrikaraino.

        Usoak ere, trumilka, Belate-ko eta Ibañeta-ko mendiz barna bide bera deramate, toki horietako oihanetan, papoak ezkurrez untsa bethe ondoan phagodi eta haritztegietan.

        Hegaztin mota guzikoak badoatzi, lekhu beroetarat, eta gu, gaizo gizonak, anarthean hemen egon beharko hotz ikharan, ezinbertzez bortxaturik, lanarekin bizi behar dugunek.

        Zoazte, zoazte, xori dohatsuak, zien yuaiteak hitsten gituzte, negiaren agintza zireztelakotz. Sei-zazpi hilabethe egoin gira zuen itzuliaren beha, denbora ederraren mezulariak izain zirezte, zeren eta sasoin arrigarria ekharriko duzielakoz gure biotzaren bozkariotzeko.

        Bainan hemen gelditzen girenek zer nekheak iragan bebar ditugun aro atzgarriari ihardokitzeko. Sudurrak eta beharriak gorrituak, eriak gogortuak eta mutzituak, gorphutzak ikharan, hortzak klakaka, zangoak karroindiak...

        Eta bizkitartean bada yende negia maite dutenak.

        Atx! ez dute nere odola, seurki. Hotzak uzkhurtzen nu, su xokotik ezin baztertuz, eta han ere ilezko soineko lodiekin gerizatua kanpoko haize mehetik, hezurretan sartzen den hortaik...

        Negia da lurreko izaite xumeen eta yende ahul eta errumesen heriotza, eritasunen sasoina.

        Eztulak, marrantak, birietako minak, errumatismak, eta osagarriaren etsai guziak mehatxuka.

        Sasoin tzarra, hail, hail; pasa hadi zalhu, kalte haundirik egin gabe.

        Hasia nuk yadanik mokanes bustitzen, urtzintzaka...

 

1935-eko Urrian.

(La Voz de Navarra, 1935/10/23)

 

aurrekoa hurrengoa