www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

EMAZTE KOSKAK

(Benabarreko eskuaraz)

 

        Lerro hautan errain dutana emazteez ez nuke irakurleek uste dezaten guziak lerro edo herrunka berean ezartzen ditutala. Yinkuak beira nezala holako ustekeriaz.

        Ez. Hori etzait gogoratu ere, zeren eta baitakit emazte anitz gutiz-gehienak, zorionez, ez direla nik hemen mintzatu nahi dituenetarik.

        Bainan badirela ere beste anitz eta anitz, arinak eta axola gabekoak, oraiko moda lizuneri aiher direla, hori itsu ez direnek ez dute ukhatzen ahal, frogak agerian eta berme ditugulakotz gure erranaren egiztatzeko.

        Emazte horiek iduri dute debruak barnian deramaztela, gizonaren kitzikatzeko eta bere lizunkeriaren iratzararazteko eta sustatzeko.

        Besoak eta lephoa bulharreraino eta bizkarreraino buluziak, bilhoa horitua eta izurra, bekhainak eta bethezpalak izunak. Soineko arinak eta behar ez diren lekhutan tinkatuak, barneko mamiak agerrarazteko.

        Hots, erdi buluz-gorriak. Ba eta, bethi ari dira aitzina, zerbait debrukeria berri phentsatzen.

        Aurthengo udan, zer uste duzie asmatu dutela? Zaia urratua, frantsesez jupe fendue deitzen dutena...

        Eta zer da hori? Zer den hori! To, zaia aitzinetik, erdi erditik pikatia, idokia... azpi erditsuraino, nun ez den goitixago ere...

        Debru sorginak! Badakite, ba, ibilzian eta belhauna aitzinatzian, buluzia agertzen delarik, gizonak han finkatuko diela behakoa, eta gero bere baithan errain, noraino heltzen othe da urradura hori?, ustez eta dena hola doala aitzina, hala ez izanikan ere, yakina.

        Emazte koskeek horra zer lizunkeriak gogoratzen dituzten gizonaren gutizia tzarrak phitzarazteko.

        Bainan, harrigarri dena, ez uste gero emazte horiek oro ahalgea arrunt galdua duten horietarik direla, sosian truk nornahiri emaiten direnetarik gorphutza mozkin salgai eginik.

        Ez; eta hau da deithoragarriena. Badira ere familia ohoregarrizkoak, nahiz aita-ama larderia gabekoak eta arinak, bere alabeer sobera haizutasun emaiten dazkotenak, moda itsusi horien ibiltzeko.

        Eta nolakoak diren haatik emazte horiek!

        Aphezek, aphezpikuek, eta Aita Saindua bera ari zaizkote erraiten soineko ahalgegarri horiek Elizak debekatzen dituela, gizonaren bekhatuzko bidea phizten dutela, behar den bezalako emazte girixtino batendako desohoregarri dela buluztasun higuingarri hortan ibiltzea, bekhatu gaitzian erortzen direla, eta nik dakita zonbat holako manu, aholku eta mehatxu.

        Bainan denak debaldetan!!

        Emazte horiek arraren kitzikatzeko nahia hain dute gogo-bihotzian errotik sarthua, nun Elizako mehatxunak eta beren ohorearen zangopilatzeak ez ditu dremendenik ere lotsatzen, eta bere bidetik baztertzen.

        Horra zer den emazte koska, kraixturik gabe uzten dutelarik, eta bere biziaren kudeatzeko eskubidea haizu duelarik.

        Ez dakit nork erraiten zuen holako emazteek gizonaren haizutatasuna balute, zuhaitzetarat igan behar ginukela hetaik ihes egiteko.

        Hitz gordinak, bainan ez direla egiatik urrun.

 

(La Voz de Navarra, 1935/11/7)

 

aurrekoa hurrengoa