www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIZARRAKO ESKUALTZALEAK

(Benabarreko eskuaraz)

 

        Gerthakari dohatsua eskualdunen eta Eskual herriarentzat Lizarran erabaki duten yaunek Eskualtzale Batasun bat eraikitzea. (Patronato Vasco deitua), beren arbasoen mintzai ederra ikhasteko, altxatzeko eta hedatzeko eskualde hartan.

        Ikusbide miresgarria gure ariako aslai horiek emaiten dautena, azkenian iratzarturik bere nagitasunetarik, yarraikitzeko kartsuki eskuararen alde, bere odoleko mintzoa errepiztu nahiz. Guziek dakigun bezala, behialako denboretan, aitzineko mendetan, Lizartar guziak eskualdunak ziren, beren deiturak eta beren eremuetako izenak frogatzen dituguzten (sic) bezala.

        Bainan ni ausartatzen niz erraiterat eskualtzaile suhar horier ikas dezaten Naparroako mintzoa. Ez beste eskualdeko batetakoa, anitz ikasle berriek egiten dutena.

        Nahiz Naparra barnean berean badiren zonbait motako mintzairak, hor dugu Ulzamakoa, hain ederra, hain hutsa, eta hain gurea. Baita ere Esteribar, Erro ibarkoa, edo Baztangoa. Bainan ez giten ilki gure etxetik guhauren artean dugunaren xekatzea.

 

(La Voz de Navarra, 1932/2/3)

 

aurrekoa hurrengoa