www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikulu bilduma
Enrike Zubiri, «Manezaundi»
1928-1936, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Artikulu bilduma, Enrike Zubiri «Manezaundi» (Rosa Miren Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESKUAL SOLASALDI

 

        Ene amodio suharra, eskuararenzat hain da samina, nun ez naiteke egon aste bat ixilik; eta gure hitzkuntz maitia hedatu nahiz usuki hartzen dut luma eskuetan. Hortakotz irakurle maitiak, zien barkhamendua eskatuz abiatzen niz aintzina, etziztela sobera enheatuko ustean.

        Gure Eskualherri miresgarria uda haste huntarat helduzkioz yauntzi eta edergailu ederrenetarik brokatzen da, nexkato panpina eta lakrikun bat iduri. Zuhaitzen ostotzea, phentzeen belharrez galkhatzea, liliak bazter guzietan ihaurri, beren usain xoragarriek gure uzna goxatzen dutena, eta begiak loriatzen heien kolore hauta biziek.

        Sasoin ederra hasiz-geroz hemen gaindi badabiltza parrastaka yende arrotzak, bereziki anglesak eta frantsesak, beribil edo auto haundietan, aurkintza, eremu eta gune ederrenak kurritzen. Han ikher, hemen núa (sic), iduritzen zaizkoten gauza bitxienak hautemaiten, eta oihan, mendi zelai edo ordoki nasaietan beren edertasunak ohartzen eta goresten dituztenak. Hain da mundu guzian hedatua Eskualherriaren edertasuna, hain du omen haundia bazter guzietan, nun nunnahitik ethortzen dira kanpotiarrak multzoka gure eremu miresgarrien goxatzerat. Zer bidaia xoragarria Baztandik Luzaideraino, Iruñen gaindi! Otsondo-ko lephotik eta Belateko bizkarretik zer ikhusmen lilluragarriak, herri eta basherri xuriak bazter guzietan. Gero Iruñeko zelai nasaia, eta hemen ditugun aitzineko mendetako oritzapenak eliza zaharrak, gure lehengo erresumako paperrak eta liburuak, beiratuak liburutegi ederretan; eta bertze holako.

        Eta gero, arratsaldeko, Auritze eta Orriagarat; Ibañetako lephoan, Astobizkar mendiaren azpian, ikhus diteken ikhusmen ederrena. Ipharraldean han, urrun, behereko erreka zolan, Luzaide, xuri xuria; eta azkenian, Pekotxetako zubi-muga, Arnegirat sartzeko, Domaneko bideari abiatzeko. Han sorthuak gireneri eta hain untsa ezagutzen dituguneri xoko maitagarri hek orok, bihotza hunkitzen daizkigu oroitzapenek. Toki pollitak eta lakhetak eratxikitzen gitu.

        Osagarririk balinbadugu heldu den ilhabetean ase on bat eginen dugu leku hetarik. Ahuntza mendiari aiher da, buhamia ohointzari, eta biphia oihalari. Halaber gu ere sor-lekhuari.

 

(La Voz de Navarra, 1933/6/4)

 

aurrekoa hurrengoa