www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa  

OTSOA HAUZITAN AXERIAREKIN
XIMINOAREN AITZINEAN

 

    Otso batek zerran noizbait

    Ziotela ebatsi zerbait:

    Axeri bat hauzokoa

    Aski biz gaitztokoa,

    Laster zuen akusatu,

    Eta yuietara deithu:

    Ximinoa emanik yuie

    Pletiatu ziren luze:

    Ez abokaten mihiaz

    Baiña bakotxa bereaz

    Nihoiz ximino orhoitean

    Nihongo tribunaletan,

    Etzen agertu garabik

    Kausa nahasiagorik,

    Yuiatzeko gaitzagorik:

    Yuiea bere foteillan

    Zagon izerdi-phatsetan.

Pletiak luzaro zirenean egin

    Elhe eta haro askorekiñ;

    Yaun yuieak baitzakien

    Biak zoiñ gatztoak ziren,

Maitheak, derroie, duela ya aspaldi,

Nik ongi badakit zuen bien berri:

Horren-gatik, biek baduzue hemen

Yustu den amanda berdiñ pagaturen.

Hi ezen, otsoa, haiz errenkuratzen

    Hartu deus ez zaiken arren.

Aldiz, axeria, hik duk eramana

    Hemen galdetzen zaikena.

 

Yuieari hemen ziduritzon naski,

Yuiaturik ere, kasik nola-nahi,

    Kondenatzean bandit bat,

    Tronpa ez daitekela hanbat.

 

LIBURU SEIGARREN ETA AZKENAREN AKABANTZA

aurrekoa