www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ORKATZA BERE BURUARI BEHA
ITHURRI BATEAN

 

Orkhatz bat zagola behiñ ithurri klar batean,

Bere buruari beha uraren mirallean:

Bere adar haltoez hagitz zagon satifatua,

Aliz zangar mehen bistan handizki gaitzitua;

Apenaz hek aradatzaren baitzuten tamaiñoa

Heien itzala ere urean iraupen gutikoa.

Zer diferentzia nitan zangotarik burura,

Hark zerran auhenez, heien ikhusirik itxura.

Xara gorenean gaiñetik agertzen dut kopeta,

Aldiz zangarren moldurak ahalketua nauka.

          Hola mintzo dela oraindik

          Herbiko zakur bat yinik

          Yauz arazten du laurenka

          Bere alegiñaz iheska:

          Badoa oihan, xaretara

          Biziaren salbatzera.

          Baiña han edergaillua,

          Berak hanbat laudatua,

          Kaltekor zaio gerthatzen:

          Zeren ordu guzietan

          Xarapeko laharretan

          Baitu tristea enbrazatzen.

          Hunen oiñ leialek ere,

          Eziñ konplitua dute,

          Bere ohitu zerbitzua,

          Hanbat aldi prezatua.

          Orduan miñekiñ dio,

          Zeruak niri zertako

          Daut eman garraiatzeko

          Ondikozko edergaillua

          Kopetako aparaillua?

Orkatz hura bezain xoro garela zait iduri,

Probetxos zaizuna dugu prezatzen ohi guti:

Kaltekor edo inutillaz, hartuagoak gaude.

Intres, ospe, edertasunak, llilluratzen gaituzte.

Berthute, erligioneak, desgustu demaigute:

Hauk gabe hek bitartean, zer dukete balio?

Gogoari guk oxala, maiz hori bagiñerro!

 

aurrekoa hurrengoa