www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

OTSOA ETA ZIGOIÑA

 

          Otsoak yale tzar dire,

          Herresaka iretsten dute:

          Gaitz gertha dakiokete.

Hala nola bati behiñ gerthatzer baitzitzaion,

Yoko txar bat hexur batek bada egiter baitzion:

Egun batez bestakari bazkaitan hari zela;

Ohi bezala poxiñak laster zaramatzala;

Bildots hexur bat barnaxko gelditurik trebeska,

Egitera prest zagoen ya bere testamenta:

Hitz bat ere eziñ egiñez, etsitua dagola,

Zigoiña bat han hurbilldik badathor pasatzera.

          Kheiñu bat egiten dio,

          Hau fite badathorkio:

          Nola baita ere zigoiña,

          Presunarik hoberena

          Bethitik hala izan dena:

          Lotzen zaio berehala

          Lanari tenore dela.

Mokoa sarturik barna hezurra dio khentzen;

Baiña zerbitzuarentzat saria ere galdetzen.

Zer! dio hark, zu paga nik? badaitekeia hori?

Ene arreba maitheñoa, trufatzen zare naski:

Etzare kontent lepoa baituzu zuk osorik

Athera gibelat nere hortz zorrotzen artetik?

          Zoaz, esker gabe bat zare

          Eta urrun ni-ganik zaude.

Zigoiñak, eta asko bertze, zigoiñak ez direnek,

Deus egiñ ezdute nahi, saria ez badute hek:

Bertze nihon ez baidute, deusik igurikitzen,

Hemen pagoa ezbadute, hagitz dire khexatzen.

Aldiz khristauak bertzetan, uste baitu saria,

Hemen pagoa ukhaiteaz, hagitz ez dauka antsia:

Hark egiñ ongia gaitzkiz, pagatua bada ere;

Obra on hura galdutz , hark ez dauka halere:

Aitziñat ongiegitetik ez da gelditzen ere.

 

aurrekoa hurrengoa