www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

IGELAK ERREGE-GALDEZ

 

Igelak errepublikaz lehenago unhatuak,

Eta errege batez nahiz izan gobernatuak:

Eman ziren Yupiterri oro betan oyhuka,

Eman zezakoten arren desiratu monarka.

    Erori zitzaien lagoa gaiñerat

    Zerutik berbetan printze bakhezko bat.

    Baiña hanbat hunek erortzearekin,

    Intzura guzian zuen azantza egiñ

          Non, yende igerikaria,

          Arraza ergel eta izia,

          Ikharatua guzia;

          Suntsitu baitzen iheska;

          Edo urpera pulunpaka,

          Edo seska eta ihipera

    Intzurak zituen zilhoska orotara;

    Luzaro ez zirela lotsaz atrebitzen

    Printzea ikhustera nolakoa othe zen:

          Bonaparte bat zeukaten,

          Eta hura laza bat zen,

    Zoiñaren bultuak baitzuen harritu

          Ikhusi behar zuela,

          Xilotik atheratzera

          Lehen zena benturatu

    Hurbilltzen da, baina ikharan dagola;

    Egiten du bertze batek hark bezala:

    Ondoan badathorz xinaurrien pare,

    Oste ergela gero haiñ da egiten trebe,

          Non baidiote erregeri

          Gaiñerat egiten yauzi.

    Monarka gaizoak oro yasaiten tu;

    Sosegutik deusek ez duke mugitu:

    Yupiñek laster du burua arraildua.

    Oyhuz dagokio berriz populua,

    Emaguzu, dio, printze dabillken bat:

    Lertsun bat egortzen daie monarkatzat.

          Hunek, hill eta banazka,

          Iretsiz badaramatza.

    Igeler hura ere pleiñtak darizkote:

    Yupiñek orduan legez baderroie:

          Zer bada zuen nahien

          Gathibo garela izanen,

          Pentsatu ahal duzue?

Behar ziñduten atxiki gobernu hastekoa:

Baiña zindutenaz gero bertzelako gogoa,

Aski behar zitzaizuen printze hastapenkoa

Zen bezala zediñ izan eztia eta maltsoa.

    Bada duzuen hau, onhets ezazue

    Non ez, txarrago bat, emanen zaitzue.

 

aurrekoa hurrengoa