www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

HERBIAREN BEHARRIAK

 

Animale adardun batek egin ziotzan noizbait,

Lehoiñ soberanoari, mamian uspel zenbait.

Hunek betbetan kolera handienak harturik,

Eta ez zakiontzat gertha aboro horlakorik:

Nola abre eta azinda ororen sortzez errege baitzen,

Bere erresuma largoan publika-razi zuen:

Bestia edozeiñ adarrak, zakhartzana kopetan,

Haren lurretarik urrun aldebat zediñ haztan.

Ordu beretik ahari, ahuntz eta zezenak,

Suntsitu ziren betbetan, baita orkartz iziperak;

          Konformatzeko ordenari,

          Bat etzen gelditu nagi.

Herbi batek atherian iguzkitan zatzala,

Erremarkatzen du bere beharrien itzala:

Eta zire bezala hek luzexko iduriturik,

Beldurrak yotzen du zenbait salatari nahasik,

Erreporta dezan egiñ erregeren gorthean

Adar egiazko batzu dakhartzala kopetan.

Harzo, adio, banoazu, diotzo xoxoari,

Nere beharriek adar lidurikete naski:

          Balire ere laburrago

          Indioilloarenak baino;

          Halarik ere ez ninteke

          Beldurrik batere gabe.

Nola! horiek adarrak? hori ziñez diozu?

Xoxoak diotzo: beraz zuiatzat naozazu?

Ez, ez, beharriak dire, Yainko onak eginak;

Ordean adartzat dire izanen idukiak,

Herbiak dio; eta kontra nik nerraken guzia,

Laiteke zaragozako zoroen erasia.

 

          Egiaz gure herbia,

          Etzen zentzuz bilhuzia:

          Baitzaukan bere iduria,

          Nausi tirano batentzat,

          Eztela gaitz den obra bat,

          Behar orduan adarra

          Xanyatzea beharrira

    Edo beharria berdin adarrera:

          Eta egitea lohia

          Inozentzia garbia.

 

aurrekoa hurrengoa