www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

LEHOINA ETA ASTOA IHIZIAN

 

Animalen erregeak behiñ xede egiñ zuen,

Egiten ihizta aldi bat, bere besta baitzuen.

          Lehoiñaren ihizia

          Ezta ez hegastin ttikia;

          Baiñan edo basurdea

          Edo orkatz har edo emea.

    Bada egitekoa zoakontzat ongi

    Astoa zuen hark hartu zerbitzari.

    Sortzeak emanik hunek nola baitu

    Boz hazkar bat zoiñak parerik ezbaitu:

    Beharri-luz beraz kordexazalari

    Zitzaion izatu musde lehoiñari.

    Hunek eman zuen panttupa batean,

    Abar heze meta handi baten pean.

    Erran zion handik orho egiñ zezala,

          Bulharrek eman ahala.

    Hunen arramantzak pentsatzen baitzuen

    Beren etxetarik kolpez eraikiren,

          Zituela trantzituak

          Laur atzetako guziak,

          Gutien iziak berak.

    Oste hau oraino etzen ohitua

    Entzutn haren boz espantagaillua;

    Airetan zebillan trunboiaren pare:

    Oyhantarrak oro lotsa eta herabe,

    Zoazela ihesi, denak bazathorzen

    Toki zorizkora, zointan baitzaogoen

          Ethortzekoaz yakiña

          Ephaitzan gure lehoiña.

Ez duta egun ederki nik irabazi yornala?

Dio astoak, gloria oro bere hartzen duela?

Bai, bai, diotzo lehoiñak, orho egiñ duk gothorki

Hire eta hire arrazaren ez banakik nik berri

          Lotsa ninteken nerorri.

          Balitz astoa atrebitu,

          Koleran zaiteken sarthu:

          Nahiz bada burla hori

          Legez zoakoken hari

Ezen nork dezake yasan fanfarrandua astoa?

Segur karatera haiek eztute hortakoa.

 

    Handiek duteiño, ttipien beharra,

    Ezdute guphide, lausengu maltzurra:

    Baiña egiñ dute bai, hek bere yokoa,

    Aise dute ahantzten, zor duten pagoa.

    Lanaren saria, zaie bai eskatzen,

    Urus afruntutzat, ez badute hartzen;

    Eta laidorekin, gibelat egortzen.

 

aurrekoa hurrengoa