www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

LEHOISA ETA HARTZA

 

    Lehoiñaren damak lehen

    Bere umea galdu zuen;

Ihiztari batek eraman zioen.

Ama malurusak orho haiñ handia

Egiten zuen, non oyhan zen guzia

    Bai zeukan iharrosia.

    Gauak, ez hunen goibelak,

    Ez hunen ixiltasunak,

    Ez bertze dituen xarmek

    Etzezaketen guziek

          Bara araz garabik

          Azantza egitetik,

    Oyhanetako erregiña:

    Haiñ zuen dolu samiña.

    Etzen animaliarik

    Begirik hets zezakenik.

    Hartzak finean baderro:

    Komai, hitz bat, ez aboro:

    Ume maite hek guziek,

Zure hortzetarik iragan direnek,

    Bazutena aita eta amarik?

    Bazuten, ezta dudarik.

    Bada hori horla bada,

Eta heriotze hek guzietarik

    Xoil bakhar bat ere ezpada

    Burua hautsi daukunik,

Hanbat ama egotu badirade ixilik;

Ixilik zu ere zergatik etzaude?

—Nagon ixilik ni! helas! ez nagoki:

    Naizen burhaso tristea!

    Galdu dut nere semea!

    Zahartze titxakabena

    Da iragan behar dudana!

—Errazu, eta zerk hortara zaitzake?

    —Zoriak segurez ere;

    Etsai baitut bethiere.

    Orok mende guzietan

Hitz horiek berak dituzte ezpaiñetan.

 

    Giza-ume miserableak,

    Hau zuer doakizue:

    Pleiñtarik funtsgabeenak

    Bethi badarizkitzue.

    Zuen maluretan ere

    Kontsola eziñ zaitezkete,

Fedea, zentzua, lagun ditutzeu,

Halere gaitzetan kharrik ez duzue:

Hanbat argirekin bethi itsu zaudete,

Hanbat laguntzekin herbal bethiere:

Bertze bizitze bat sinhetsten duzue.

Nola ezpalitz bezain lurkoiak zarete?

Zer balio zuen ez sortzea abere?

 

aurrekoa hurrengoa