www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

MIRUA ETA ROXINOLETA

 

    Miru larroiñ famatuak,

Lotsatu ondoan urrun inguruak

    Has-arazi ere oyhuka

    Herriko haurrak murruka:

    Zoriz atzaparretarat

Erori zitzaion roxiñoleta bat.

    Primaderaren xantria

    Dagoko galdez bizia.

    Berdiñ zer khen ahal yaki

    Soiñu baizen ez denari?

    Entzun ezazu hobeki

    Kantatzera noatzuna:

Hura da Tereo, eta hirritsa harena.

Tereo zer? hura dea zenbait yaki

    On zaiena mirueri?

    —Ez, baiña errege bat zoinek

Pasione tzarrez, su likits batzuek

    Baitzauzkidan erakutsi,

Filomela deithzen nintzenean niri.

    Kasu hortaz nahi dautzut,

    Aspaldi ikhasia baitut;

    Istorio bat kantatu

    Zoiña entzun nahi baduzu,

    Xarmatu behar baitzaitu.

    Ezta animale, ez yenderik

Nere boza entzuten laket ez duenik.

Miruak orduan zion ihardetsi:

    Hau ederra dugu, pardi!

    Barur gaitzean nagola,

Hathorkit musikaz niri mintzatzera!

—Mintzatzen nitzaien segur printzeeri.

    —Alta bada: errege bati,

    Bethi asea denari,

    Eskutara hauenean

    Egizkok asti-onean

    Hik hire kondaira ederrak.

    Baiña hoietaz miruak,

    Burla egiñen baizen eztik.

 

Sabel gose denak eztik beharririk.

 

aurrekoa hurrengoa