www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ITZAIÑA BASAN GELDITUA

 

Itzaiñ bat almazenera xistuz zoala behin,

Bezkoitzeko intha urtsuetan, orga bat zuhaiñekiñ:

          Bozik zoala gaizoa,

          Ikhusten dautzu karroa

          Kolpe-kolpez gelditua,

          Zilho batean sarthua.

          Baserria nola baitzen

          Laguntzak urrun zaudezen.

    Ez zaiten aurkitu orduko apuroan,

    Zen tokian baiño lekhu tzarragoan.

Zorteak nahi izan du bai itzaiñ bat erho-arazi?

Bezkoitzeko mugetara hel-arazi du bethi.

          Guk zerua othoitz dezagun

          Iduk gaitzan handik urrun.

Ematen zaitzu tristea, burho, yuramentuka,

Madarikatzen tuela bihotz osoz aldizka;

          Zilho guziak lehenik,

          Bere abereak ondotik,

          Gero orga eziñ mugitua,

          Azkenik bere burua.

          Zakiskien arneguak

          Aspalditik yakinduak,

          Eta orai egiñ berriak

          Erran ondoan guziak:

    Arrapoa ahotik, besoak dilindan,

    Zerurat oyhuka yartzen da errabian:

    O zu! san Isidro santu zelebrea

    Labrarien eta itzaien habea!

    Naizen apuroan urrikari nauzun

    Ethor bekit zure besoa arren lagun.

    Handia txit dago haren podorea,

    Haiñ handia nola daukazun ospea:

    Ikhus azu nere orgaren zortea.

    Hor dago lothua xarma zenbaitekin,

    Zilhotik ilkirikegizu gan dadiñ.

    Asko lehen ere bertze mirakuillu,

    Aditu dudanez, zuk egiñ dukezu.

    Orazionea akabatua ez zen;

    Hedoipetik horra non aditzen duen,

          Boz bat hunela derrona:

          Entzun ezak, o gizona!

          Isidrok bada dik nahi

          Dadiñ batbedera mugi:

          Lagun zak heure burua,

          Lagun dakiken zerua.

          Ikhus-ak nondikakoa,

          Den hire traba oraikoa.

          Hots! khen zotek arruderi

          Mortero diabruzko hori:

          Bustiñ-basa ondikozkoa,

          Zoiñak bai dauka karroa,

          Haxeraiño zikindua

          Eta zilhoan lotha.

          Hots! hire ond-aitzurra harzak,

          Harri hori porroska ezak;

          Nibel zak panttupa hori,

          Zillhaska hau bethe bedi.

Egiñ duk? —bai: bada oraintxe noakik laguntzera,

Dio bozak: har ezak hik akilloa eskutara.

Hartu dut: zer da hau? orga badoakit gogara.

    Biba san Isidro! bedi laudatua.

          Eta erremesiatua.

    Hemen bozak derro: ikhusten duk horla,

    Hire abreak hortik aise irten direla.

 

          Lagun zak heure burua,

          Lagun dakiken zerua.

 

aurrekoa hurrengoa