www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

AXERIA ETA GIZA-ITXURA

 

    Handiak hurren guziak

Dire theatreko maskak iduriak.

    Yende aphalak bethiere,

    Sentsuek baidabilzkate,

Hekien kanpoaz hartuak daude aise.

Astoak ez ditu gaizoak yuiatzen,

    Ageri denetik baizen:

    Axeriak aldiz bethi

    Ditu begiztatzen funtski,

Alde orotarik behatuz arthoski.

    Eta ohartzen den pontutik,

Hetan eztela deus itxura ona baizik,

    Hetaz baderra trinkilki

    Lehen behiñ apreposki

    Iragan baten portretak,

    Omen, gerlari batnak,

    Zioena erran-arazi.

Giza-itxura bat zen gerriraiñokoa,

    Metal edo zurezkoa,

    Eta barnean hutskoa,

Naturalak baiño handiagokoa.

Axeriak beraz laudatzen zuela

    Net egillearen obra:

    «Zer buru ederra, dio,

    Fuiñez bethea balago!»

    Eta zenbat yaun handiri

Ez loakoketen konplimendu hori!

 

aurrekoa hurrengoa