www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

BI ADISKIDEAK

 

    Monomotapa deithatzen

    Den irla batean lehen

    Adiskide bi baziren

    Zointarik, batek zuena

    Baitzen orobat biena.

    Hango adiskidek garabik

Ez omen diote hemengoer zorrik.

Gau batez bakotxa zagoela lotan

    Morfeoren besoetan:

Bi maithetarik bat da yauzten ohetik

    Zerbaitek alarmaturik:

Badoa lasterrez bertzea baithara,

Othe den han berri deusik, yakitera:

Sehiak airoski ditu eraikiten:

    Morfeok yauregiaren

    Portalia unkitu zuen.

    Adiskidea lo-hordi,

    Estonitzen da handizki.

    Boltsa kuxean harturik,

    Herresaka harmaturik,

    Badoako bertzeari,

    Eta badiotzo: Anai,

    Ardura ezta zure oldea,

    Lotan denean yendea,

    Zu yaikirik ibiltzea;

    Badakizu zuk hobeki

    Bali arazten segurki

    Lotarako den ephea.

Zure dirua oro zaudeia galdurik,

    Yokoan sobra haririk?

Huna nere boltsa ez izan griñarik.

    Edo duzu xuritzeko

    Zenbait afera ohorezko?

Huna nere ezpata zure zerbitzuko.

    Ez, dio bertzeak phozik:

    Kasu hoiek bietarik,

    Ez bat, ez bertzea eztut nik.

    Esker dautzut nere ahalaz

    Zuk erakutsi lehiaz.

Baiña agertu zaizkit, lo nindagoela,

    Tristesko zindurela.

    Beldurtu naiz egia zen:

Horra herresaka nola ethorri naizen.

    Eta orai gerthatuaren

    Bertze deus hemen kausarik,

    Ezta amets tzar hori baizik.

    Hek bietarik zoiñ zena

    Adiskide hoberena?

    Hobeki maithe zuena?

    Zer zaik, nere leitzalea?

    Eztuk errex yuiatzea.

    Etzaik zela kasu hori

    Proposa-kidiñ segurki?

 

    Zoiñ den gauza bat gozoa

    Adiskide egiazkoa!

    Hark xerkatzen ditu berak

    Maithatuaren beharrak:

    Doakolarik hortako

    Bihotzaren zolaraiño:

    Eta haren laguntzeko

    Beira eskearen ez dago.

    Ondokoan bereziki

    Dagoko leial konstanki.

Amets bat, ez deus bat, harentzat da askiko

    Maitheaz dioanean,

    Hari betan bihotzean

    Trantzea sar-arazteko.

 

aurrekoa hurrengoa