www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ARTZAIÑA ETA LEHOINA

 

    Artzaiñ batek arratsean

    Bere ardiak kondatzean,

    Aurkitu zuen kontua

    Goizaz geroz makurtua,

    Arthaldea gutitua.

Nahi izan zuen egin alegiña

    Atzemateko larroiña.

    Lurpe batera badoa

    Hara sartzeko zilhoa

    Otso-artez du ereiten

Haukien arraza baitzuen suspitxten.

    Nihaur hemen nagoela,

Eta atsegiñ horren gozoa dudala

    Derra, o Yainkoen nausia!

    Baldiñ nere ohoiñ handia

Arte hoietan sar-arazten baduzu;

Hogoi aratxetan nahi dut hautatu

Gizenena, eta hau zuretzat goardatu.

    Hunen hitz horietarat

    Yauzten da bertan kanporat

    Lehoiñ larrita hazkar bat:

Kukuilltzen da artzaiña biri-biribilla

    Eta baderra erdi hilla:

Ala giza iñulak ez baidaki hanbat

    Zer galde adreza zerurat!

    Nahiz atzeman larroiña

Arthalde maithea bakhantzen dautana;

    Eta hura laze hautan

    Harturik ikhustekotan,

Agindu dautzut, o Yainkoen nausia!

    Aratxe bat net yoria;

    Orai bada bertze alderat,

    Nahi baduzu zuk egiñ

    Ni-ganik urrun goan dadiñ,

    Agintzen dautzut idi bat.

 

aurrekoa hurrengoa