www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

SUGEA ETA LIMA

 

Errana da suge batez (berme ez naiz hala dela),

Lehenago harotx baten hauzoan bizi zela.

          (Segur harotxak hauzoa

          Ez zuen hanbatekoa).

    Sarthu zela beraz haren sutegian,

    Aurkitu zukeien yateko zerbait han:

    Eta ez edirenik han bertze frikorik,

          Lima atzeiruzko bat baizik:

Huni zitzaiola lothu karra-karra ausikika:

Limak ziola aldiz hula trankill egiñ musika:

    Zer iduritzen zaik iñorant sinplea?

    Zer egiñ gogo duk koxko fuiñ gabea?

          Hitaz gogorragoari,

          Hatzaio enferratzen eiki!

    Hire hortzak oro lehen tuk hautsiko,

    Ezenez baidautak hik niri khenduko

          Korrado baten laurdena:

          Ergela utzak hasi lana.

          Ez diat beldurtzen hortzik,

          Denbora hortzak baizik.

 

Hau zuer doakizue, karatera baxoak,

Gorderik ausikilari, mihi ondikozkoak:

Yende on eta berthutoser, yazartzen diozue,

Egiaz edo gezurraz, berdiñ dadukazue:

Zuen pozoiña nolazpati, isur badukezue.

Zuen xedea hargatik, eztuzue ardietsten,

Zuen fletxa samiñenak, alfer baitire erortzen:

Eta zenbat ere zuek, heiki yazarriago,

Hanbatez heien ospeak, du distiatzenago

    Eta ez diozue, khentze gehiago

    Limari biperak, egiñ zion baiño.

    Zuek idurien, yazarmenak zeren

    Denak laudorio, biatire bihurtzen.

    Haiña da ezen bethi, mihiz ausartena,

    Zoiñak baitu bere, linya zikiñena.

 

aurrekoa hurrengoa