www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

AXERIA, OTSOA ETA ZALDIA

 

Gazte izana-gatik, maltzurrenetarik

Zen axeri batek, mundura gerostik,

    Zuen lehen aldikotzat

    Ikhusten omen zaldi bat.

Oraiño berri zen hauzoko otso bati

Badiotzo: zatho, zatho laster kusi,

Abre bat bada alhan gure phentzeetan

Ederra, larria; oraiño ordu huntan,

Nere bi begiak dauzka xarmatuak

    Ikhusiaren itxurak.

Otsoak baderro hirriz: sendoago

    Othe da hura gu baiño?

Egidak bada, othoi, yaun haren portreta.

Pintorea baniñtz edo estudianta,

Derro axeriak, eman nezazuke,

    Hagitz gogotik halere,

    Aitziñetik atsegiña

    Bistk emanen dautzuna.

Baiña zatho zuhaur; ezen, behar bada

    Hor guretzat zenbait bada

    Ustekabeko katura.

    Badoaz; eta zaldiak

    Ferdean zadukatenak.

Halako bisita segur-gura etzenak,

Ya, ya ateka yauziz nahi du pasatu,

    Eta hetarik urrundu.

    Yauna, derro axeriak,

    Gu, zure zerbitzariak,

Zure izena yakiñ nahiak giñtezke.

Zaldiak, ezbaitzen arras fuiñik gabe,

Baderroie: Yaunak, erakur-azue

Zeuek nere izen, badaidikezue,

Ner zapataiak eskribus eman du

Nere zapatako zolaren inguru.

    Eskusatzen da axeria,

Allegatuz hemen bere iñorantzia:

    Nere aita-amek, zioen,

    Edukatu ez ninduten:

    Pobre ziren: eta etzuten

    Munduan deus ontasunik

    Garabik, zilho bat baizik.

Baiña otsoarenek, buryes aberatsak,

    Eman diozkite letrak.

    Hitz hoietaz gure otsoa

    Balakatua gaizoa,

Hurbilldu zen: baina orduko urguillua,

Gosttu zitzaion laur hortzen kontua:

Uztar bat zioen zaldiak igorri,

Haidor altxaturik bi zangarrak goiti.

Horra gure otsoa etzana lurrean,

    Estaturik txarrenean

    Ehoa, odola darian.

    Anai, derro axeriak,

    Oraiko gerthakariak

    Klarki dauku erakusten

    Persona izpiritutsuen

    Errana, zoiñ egia den:

    Abere horrek derautzu

    Matrailletan eskribatu:

 

    Zuhurra zaiola bethi

    Mesfida yende arrotzari.

 

aurrekoa hurrengoa