www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ORKHATZ ERIA

 

Orkatzen herrian behin orkatz bat eritu zen;

Haren etzantzara laster haiñitz kide yiñ ziren:

          Ikhustera, laguntzera,

          Bedere kontsolatzera.

          Bethi zaioke eriari

          Oste hori khexagarri.

Ah! yaunak, utz nazazue, trankill, othoi, hilltzera;

Eta herioa bertzek bezala segitzera:Ez daritela negarrek!

          Baiñan ez: kontsolariek

          Egiñbide triste hori

          Bethi nahi dute osoki.

          Goan ziren baa azkenean,

          Yainkoak nahi ephean:

          Ez hargatik edan gabe,

          Erran nahi da; egin gabe

          Alha-aldi bat bedere.

Haritztegi hauzokotan denak barraiaturik

Alhapideak oro utzi zituzten larruturik.

Errekeitua eriari zitzaion hagitz motztu,

Plat onik ya ez zuen zeren ukhaitea pentsatu:

Gaitz batetik erori zen areago batera,

Eta azkenean ethorri osoki barurtzera

          Eta goseak hilltzera.

 

Eriak ezditu xoilki kontuan hartzekoak,

Mediku, sendagaillutan egiñ diren gastoak:

Ahal bezaiñ laster diru, onez pagatzekoak.

Bisitari, kontseillari, eta gua-beillaritan,

Arno fiñ, likur, xokolot, eta mazapanetan,

Hanbat aise badoako, nola purga, aiutetan.

Urus, diotzatenean, erresurtsak gutitzen,

Hitzketez ez badiote, bere gitza berretzen.

 

aurrekoa hurrengoa