www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

OILLARRA ETA PERLA

 

Oillar bat kabazka behiñ hari zela,

Perla eder bat zuen athera argitara:

Harri preziatu marxant baten gana

Badoa lasterrez, derrolarik, Yauna,

Uste dut perla hau dela harri fiñ bat;

Baiña diduritzait laitela neretzat

Hagitz habeago bihi xeheren bat.

Iñorant bat behiñ liburu-gai baten,

Ondokotasunez primu kausitu zen:

Inprentariari baderamakio;

Ona dela hagitz uste dut, diotzo:

Baiña pezeta bat baizik ez bada ere,

Nere oldez neretzat nahiago nuke.

 

Biek nola biek, arrazoiña zuten:

Bere aurkintzetarik, zer zuketen ezen

Athera berentzat, bertze probetxurik,

Oillarrak perlatik, gizak liburutik,

Bakotxak zuhurki, zuena egiñ baizik?

Haiñ da egia beraz, usna eta zentzua

    Direla haiñ dohaiñ onak

    Eta gidari segurak,

Nola yakitatez garnitu burua.

 

aurrekoa hurrengoa