www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

OHOINAK ETA ASTOA

 

Bi larroin behiñ yoka hari ziren gozetik,

Biek ebatsi zuten asto baten gaiñetik;

Batek nahi baitzuen abre ebatsia saldu,

Bertzeak aldiz hura saldu gabe goardatu.

Ukhabillkoak husu hek trukatzen zituzten,

Ya zaatoak bien kaskoek zituriten

Yabe gabe ere astoa laster geldi zaiteken,

Mutillak hagitz hazkar eta aserre baitziren.

Baiña heren ohoiñ bat agertu zen betbetan,

Zoiñak, astoa emanik bere isterren artean,

Laur atzetan suntsitu baitzen toki hartarik,

Mutill gudukariez kasu guti egiñik:

Hauk zaitezken orduan kolpakatik baratu,

Segitzeko ez baitzaien motiborik gelditu.

 

          Horrela dire hauziak

          Fiñatzen kasik guziak.

          Partidak dire bai lothu,

          Eta luze gudukatu,

          Pletiatu gathaskatu;L

          Fresak ere montoikatu:

          Badathor heren ohoia,

          Hura da andre yustizia,

          Hunek badarama astoa,

          Akabo ordutik pleitoa.

 

aurrekoa hurrengoa