www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

GATHUA ETA BI GARRAIOAK

 

    Gathu bat adiñez berdiñ

    Garraio gazte batekiñ,

Haren hurbillean zuten aloyitu,

Zuenaz gerostik sehaska kitatu:

Kaiola otharretik net hurbill zagoen,

Biek bethitikan laratz bera zuten.

Xoria zitzaion hari kaik bethi

    Tentan gathu maltsoari:

    Hark mokoa yoko hortan,

    Hunek pattak zarabilzkan:

    Baiña halere etzioen,

    Batere miñik egiten;

    Haiñitz zioen barkhatzen.

Are bazukeien eskrupula handi

Ematea punttak bere palotari.

    Xoriak, burxoroago,

    Moko-kolpe zemon asko

Maistroa nola zen persona prudenta

Eskusatzen zion dosteta inprudenta:

Adiskide artean etzaio iñoiz ere

Kolera itsuari behar eman bide.

Nola biek elkhar haur danik baitzuten

    Den ongiena ezagutzen,

Bezauzkan bakhean ohitza luzeak:

Ziñetara iñoiz ez zoazen dostetak.

    Noiz eta ere egun batez,

    Ondikoz hala beharrez,

Hauzo hurbilleko garraiotarik bat

Yin baitzitzaioten bisita egiterat.

    Eta egiñ ere bai fite

    Pierrot gaixtginaren,

    Eta manun zuhurraren

    Dostetako lagun trebe.

Bi xoriek liskar hor altxatzen dute:

    Manun ere ez dago nutre.

    Arrotz hunen zer freskura!

    Diotza, ethortzea horla

    Pierroten laidatzera!

Hauzoko xoria zaiku beraz yinen,

    Eta gure du yanen!

Ez hargatik hori, gathu guzien den!

    Eta sarthurik guduan,

    Arrotza iretsten du bertan.

    Mafua! derra ihiztariak,

    Sekula ez nuen erranen

    Garraio grosier hoien

Gostua hain ona zuela yakiak!

Pentsamendu hori egitearekin

Bertzea iretsten du plazer handirekiñ.

Zer moral athera fabletto huntarik?

Fableak ez duke xede hori baizik:

    Eta deus eztu balio

    Baldiñ deus ez badarraio.

 

Bada guri hunek irakatsten dauku

Gormantari zeren eztela fidatu:

Bere zintzurraren esklaboa denak,

Iretsten tuela laster ontasunak,

    Bereak eta bertzenak,

    Bai bere haurrenak ere,

    Baita andrearenak ere,

    Ahal badu niholere;

    Damak ere yaunarenak

    Beite izan den gizenenak,

    Giltza non ez daukan yaunak:

Halere eztu zeren fidatu sobera,

Non ez luken eman giltzapean bera.

    Horla da askotan gerthatzen,

    Urus bizi zaitekena,

    Yaiuo ohe goxoan zena,

    Lastoan baita akabatzen.

 

aurrekoa hurrengoa