www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

GATHUA ETA ARRATOIÑ ZAHARRA

 

    Gathu famatu bat bazen

    Rodilardo zen deithatzen,

    Gathuen Bonaparte zen.

    Arratoiñ burreu handia,

    Gaitza zen hark desmasia

    Heien artean egiña.

    Munduaren azken-fiña,

    Zadukaten ethorria.

    Taula pisu altxatuak

Doiean xotx batek airean dauzkanak,

    Pozoindatu yanariak,

    Bertze arte gisa guziak,

    Etziren dosteta baizik

    Harekiñ konparaturik.

Ikhusirik beraz saguak zaudela

Bere xiloetan presuner bezala

Agertzerat xoil bat etzela atrebitzen

Ihizira zela alferreta illkitzen:

    Nola baitzen maltzurrena,

    Egiten du hillarena.

    Goiko soliba batetik

Buruaz behieti dilinda yarririk:

Aziñda frikunak kordel buztan bati

    Oiñ bat zion iratxiki.

    Arratoiñen populuak

    Pentsatzen du han gathuak

Aurkitu duela bere kaztigoa,

Egiñ duelakotz ohi ebatskoa

    Gasnatik edo errekitik:

    Norbaiti xarrapo egiñik,

Edo bidegabe zenbait kausaturik,

Han dela fiñean gaitztagiñ handia

    Ontsa urkhaturik utzia.

    Orok, diot, dute berdiñ

    Uste hirriz leher egiñ

    Haren enterramenduan

    Aspaldi desiratuan.

Sudurra xilotik erakutsten dute:

    Gero aphur bat burua ere,

    Gero barnat sartzen dire,

    Gero illkirik oraiño ere,

    Urhats zenbait bademate:

Baina hemen besta xanyatzen zaiote.

    Urkhatua zaie phitzten,

    Laur atzen gaiñera yautsten,

Eta nagienak ditu arrapatzen.

    Badkigu holako asko

    Yaten hari dela, dio;

    Bego gerlari zaharra:

    Zuen xilo hutsetara,

    Ganen zarete alferretan,

    Han salbo zaitelakoan:

    Huntaz net segur zaudete

    Oro eskurako zarete

Egia erran zuen: badu antzea asko

Gure yaun Mitisek, bigarren aldiko,

    Hek yoka eta trunpatzeko.

    Ihausirik iriñean,

    Zuritzen du soiña hartan;

    Eta arras desgisatua,

    Zena biriblkatua,

    Maira zabaldu batean

    Emaiten da erdi-erdian.

    Oste urhats xehetakoa

    Badathor den buruxoroa,

    Bere maluraren billha.

    Arratoiñ bat da xoil-xoila

    Ez doana ingurutura

    Sudurraz trabaillatzera:

    Parratxiku zahar bat zen;

Asko itzuliren hark berri bazakien:

Are batailletan buztana utzi zuen.

Iriñez estali bula zuri horrek,

    Derro urrundik oyhuz harrek

    Gathuen yeneralari:

Deus onik ez zautak erran nahi niri.

    Beldur nauk hor ere oraiño

    Badela zenbait arteiño.

    Alfer duk izaitea iriñ:

    Zaku bahinte ere egiñ

    Ez nitzaikek hurbill berdiñ.

    Hark ederki erran zuen;

Haren prudentzia dut net aprobatzen:

    Zuhurtzia falta etzuen.

 

Eta bazakien segurantza dela

    Mesfidantzaren alaba.

 

aurrekoa hurrengoa