www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

GIZONA ETA HERIOA

 

Gizon bat zathorren behiñ oihanetik,

Egur-zama batez soiña kargaturik.

Bazakarren ere denbora berean,

Urthe askoren karga zama haren pean.

Oiñ bat oiñ bi nekhez zebillan gaizoa

Hanketarik flako, ephel paparoa;

Hori zuen harrek ardurako tatsa;

Bide-erditarako zaio eskasten hatsa.

Botatzen du zama haritz baten kontra,

Errara bera ere doako gaiñera.

Ah! badaitekeia munduan gizonik

    Ni bezaiñ malurus denik?

Naizenaz geroztik munduan agertu,

    Plazerik ez dut dastatu.

    Askotan ez yatekorik.

    Nihoizere ez deskantsurik:

Emazte eta haurrak nonbaitik hazteko,

    Zergak ere pagatzeko:

    Eta guzien gaiñera

    Hartzeduna eta malobra.

Hau bizia, dio, hau bizia bada!

Ez, ez aboro nik eziñ yasana da.

Athor, herioa athorkit honera,

Bizi gaitz huntarik nere lexatzera.

Herioa dathor itxura txarrean.

Bere sega latza daukala soinean:

Huna ni, erradak zer egin behar den.

Eta nere-ganik zer eskatzen duken.

Ah! barkhatu, bada; nahi baninduzu

Zama hau soiñera goititzen lagundu?

 

    Fable huni darraiona,

    Da segidan dathorrena.

    Urrun deiño herioa,

    Fanfarrun dela gogoa:

    Hurbill denean ikhusten:

    Bertzela dela pentsatzen.

Eta yasateko zer-nahi dukegun;

Hobe dela bethi Yauna deithu lagun.

 

aurrekoa hurrengoa