www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

LEHOINA ETA ARRATOINA

 

    Edozeiñi bethi ongi egiozu

          Gutien ustean ezen

          Zu baiño txarragoaren

          Beharra ukhan dezakezu.

Egia hau frogatzeko badathorzkit bi fable,

Gehiago behar balitz oraiño balaiteke.

Arratoiñ bat illkitzean lur barnetik betbetan,

Aurkitu zen lehoiñ baten atzaparren artean;

Ikharan zagon tristea biziaz etsitua,

Gutiagoz ere galtzen askok dute zentzua.

Hail, diotzo, gaixoñoa! utzten daiat bizia.

Ez dakit hargatik hura haiñ maltso izanen zen,

Arratoiñ txarraren plazan asto bat izan bazen.

Egiñ den ona ezta nihoiz erregretatzekoa,

On-egiñak noiz edo noiz badu bere pagoa.

Oihanpetik lehoi yauna zelarikan illkitzen,

Sare sokazko batean hartua gelditu zen:

Errabian yalgi nahiz hari zen efortaka,

Baiñan itzuli guziak alfer gelditzen zaizka:

Zenbat hark sarea baitu gehiago iharrosten,

Hanbatez da hartan bera gehiago enbrazatzen.

Haren plaiñu, orhotara arratoiñ eskertia,

Herresaka dathor, eta dakharko sokorria:

Bere hortz xehe-xorrotxez hariz emeki-emeki,

Maill bat azkenean dio urratzen sareari:

Bertze maill guziak gero darraizko lehenari.

Eta librantza bademo bere on-egilleari.

 

          Kolerak eta errabiak

          Dute gaitzten errexena;

          Soseguak eta aztiak

          Errexten aldiz gaitzena.

 

aurrekoa hurrengoa