www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ASTOA ERLEKIEKIN

 

          Asto-bat zioalarik

          Erlekiez kargaturik,

          Buruan ezarri zuen

          Hura zutela adoratzen.

          Hartua hortaz burua

          Bazoan fanfarrundua;

          Intsentsua eta kantikak

          Zaduzkalarik guziak

          Ziñez beretzatekoak.

          Norbait hortaz oharturik

          Khentzeko haren kaskotik,

          Pentsamendu supher hori;

          Baderro abre gaizoari:

    Enganatzen zare, beharri-luzea!

    Zure idukitzean oraiko ohorea:

    Gloria hau oro ez doatzu zuri,

          Baiña darama zunari.

 

Gauza bat da hagitz, maiz ikhustekoa,

          Doktor baten balioa,

          Dela haren soiñekoa:

          Hark duen arropa ez balu,

          Nork luke ezen hartaz kontu?

 

aurrekoa hurrengoa