www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

GATHUA ETA AXERIA

 

Gathu bat eta axeri bat alegia bi saindu,

Behin debotki pelegriñ biak ziren partitu.

          Ay! zer hypokrit parea!

          Zer filur-maistro kublea!

Bere kolpea egiteko denean loth-bidea.

Halaber hek iragaiten ziren inguretan,

Oillo eta gasna askok zuten eskas egiñ etxetan:

    Zoiñ gehiagoka hek hola zituzten,

    Bere bidaiako gastuak ariñtzen.

Bidea nola zen luze, horlatan unhagarri;

Unhadura ebitatzeko disputan ziren hasi:

    Disputank badakhar hortako sokorri:

    Hau gabe ezin loa balathorke bethi.

    Gure bi debotek zuten gora-gora,

          Larrutu bere zintzurra.

    Zutenean biek asko argudiatu;

    Nahi izan zitzaizkon lagunari lothu.

    Axeriak bada derro gathuari:

    Net haizela abilla diduritzaik hiri:

          Badakika nik bezanbat?

          Asmu badiat zaku bat.

          Bertzeak derra, ez segurki;

          Nik bakhar bat diat xoilki:

          Baiña ausarki derradana,

          Milla balio tuena.

Hortan berri-berritan hor dute disputa altxatzen;

Baietzka, ezetzka hek horla zirelarik berotzen,

Ora multzo batek builla fiñarazi zeraien.

          Gathuak axeriari:

          Hots, mira zak zaku hori.

          Hire kasko madre hortan

          Billha zak hots! ordu huntan

          Ingiñu zenbiat segursko,

          Lanyeretik itzurtzeko.

          Huna nere bakhar hura:

          Ikhus-ak zoiñ den segura.

Hau erran eta kokiña badoa herreska,

Han zen haitz batean gora laur atzez zarrapola.

Bertzeak, giñik asko itzuli alferretan,

Yo zilho bat, yo bertze bat, ibilli zen hersturan;

Askotan ere zakurrak zituen enganatu:

Baiña asmuak oro deus ez zitzaizkon halaiatu.

    Lurpe batetarik illkitzen zelarik,

    Zakur oiñkari bi giñera yauzirik;

    Eziñ egiñ gogor, ezin itzuri gan:

          Itho zuten han berean.

 

    Zertako asmu haiñitz, egitekoetan?

    Edo haiñitz xede, helantza gaitzetan?

    Eziñ dezidatuz, denbora da galtzen;

    Maiz onena utzirik, tzarrena ere hartzen

    Bakhar bat hagitzez, obe baizen ezta,

          Hura baldiñ ona bada.

 

aurrekoa hurrengoa