www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

LEHOIÑA GERARA BOAKI

 

          Lehoiñ erregek zabillean

          Xede handi bat kaskoan.

Iduki zuen hortako gerlako kontseillua:

Eta gerla izan zenean hartan dezidatua,

Kurrierez heldu zuen orotara mezua.

Azpikoak oro ziren sarthu haren xedean,

Billdu ere egiterako gerla, haren menean:

          Bakotxak bere moldean.

Elefantak behar zuen bizkar zabalarekin,

Gudurako behar diren tresnen garraioa egiñ:

Zla bera gudukatzen ohi bezala berdiñ.

Hartza asautetarako zen printzeak hautatua;

Axeria yoko gordez izan zen kargatua.

Iminoak etsaia aldiz behar zuen dostatu,

Bere yusta eta grimasez gudutik barraiatu.

    Baiña batek derro yeneral yaunari:

    Asto hau zertako haiñ tonto eta nagi?

    Eta herbi iziper, buru xoro hori3

    Igorzkitzu, yauna, eren etxetara.

    Ez, ez, dio erregek, ez nago hortara:

    Nola astoak duen haiñ larria orhoa,

    Yende espantatzeko nahikarazkoa;

          Izanen da trunpetari.

          Aldiz herbi sinple hori,

    Koxkoa izan arren oiñak bezain ariñ,

    Kurrier net ontsa da zerbitzakidiñ.

 

Horla printze zuhur batek, erresuman badaki,

Emaiten diakioken, kargua bakotxari.

Baldiñ handitari haiñitz, igurikitzen badu,

Ttipienak horren gatik, arbuiatzen ez ditu.

    Baditu ere hark, handiak gizentzen,

    Hortarako ez ditu, xumeak larrutzen.

    Baidaki horla egiñ, duketen guziak,

    Ozatu direla, yendez gaitzetsiak:

    Ordutik direla, segur desmasiak,

          Eta khoroa ebatsiak,

          Baita bur ebakiak.

 

aurrekoa hurrengoa