www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

HARITZA ETA SESKA

 

Haritzak erran zioen lehenago sesari,

Badukezu bai segurzuk tristea zertaz pleiñi:

    Errege pettitta baduzu gaiñean,

          Aski baduzu zer yasan:

          Eta haizerik mendrenak,

    Apenaz ur-gaiña ximurtzen duenak,

    Gurtzera bura zaitu obligatzen.

    Nik aldiz gothorki hauzoa hedoien

          Dadukat nere kopeta:

          Larhunek nola kapeta

    Elhe-arraioak ditut bara-razten:

    Uhar hazkarrenez naiz ere burlatzen.

    Guziak zaikkitzu itsa haize zuri.

    Aitzitik guziak iphar goxo niri.

    Bazinte bedere yaio ordu onean,

    Nere ostroila-zabal puxantaren pean;

    Gaixoa, ez zinduke hanbat pairatzeko,

    Aski bainintze ni zu defendatzeko.

    Baiña ondikoz kasik bethi sortzen zare,

    Non ere haizeak errege baitire:

          Badiduritzait zerua

          Zuretzat dela inyustua.

    Zure urrikalpenak, zuhamuxeak derro,

    Bihotza net ona dukezula dio:

          Baiña utz-azu griña hori.

          Haizeek ez dautet niri

          Lotsa emaiten gehiago,

          Zuri zeroniri baiño.

          Doblatzen naiz, hautsi gabe.

          Zuk, egia da, orai arte,

          Heien kolpe gogorrener,

          Azpiz sendo, gaiñez fier,

          Iharduki diozute,

          Bizkarra makurtu gabe.

    Baiña gauden, othoi, azkenaren beira.

          Hitz hoiek hjark zerratzala,

    Hor dathor furian uhartz urrunetik,

    Nihoiz ere athera bere erraietarik

    Northeak zukeien ume terriblena,

    Haritza iharrotsten hazkarki duena.

          Hunek egiten du gogor;

          Aldiz seskak badema amor.

    Haizeak, kolpeak erredoblaturik,

    Bata bertzearen asti gabe ondotik,

    Haritz urguillusa haiñ du tormentatzen,

    Non hedoien hauzo burua zuena,

    Eta erroak hillen herrian zauzkana,

    Erroz-gora baitu fiñean ezartzen.

 

    Horla ikhusten dire,maisterrak askotan,

    Mendeak irauten, egoitza bertean;

          Berthutea pratikatuz.

    Eta aldiz ikhusten dire bertze aldera,

    Etxe hazkarrenak, yausten errekara,

          Bizioa gida hartuz

          Gauza guzietan bethi,

          Bekio beha azkenari.

 

aurrekoa hurrengoa