www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

YABEAREN BEGIA

 

Orkhatz bat herio-suhar heia bateratu zen,

Zoiñtan errara idi batzu hausnarrean baitzauden

Arrotzari baderrote betbetan xutiturik,

Bertzen nobait gordetzera doala fite handik.

Anaiak, derroik hunek, nere biziaz doha,

Othoitzten zaituztet arren ez nazazuen salha.

          Nik ere zuer ordainez

          Nere ibilliaren bidez;

          Xuxen dautzuet erranen,

          Alha-pide onak non diren.

          Askotan zerbitzuhori

          Balios zuentzat ongi,

          Izan daiteke segurki.

Zer gertha ere daie idiek agiñtzen sekretua,

Zoko illhun batean laster goibeltzen da billdua:

Hatsa aise hartzen du eta badago trankilldua.

Illhuntzean ohi gisa manyatera, arrastelak,

Belhar berde eta zuhaiñez nasai dire betheak:

          Sehiak goiti-beheiti,

          Hara-hunat ehun aldi,

          Badabilltza antsiatuak:

          Are etxe-gizonak berak

          Agertze bat egiten du:

          Baina hau ere ezta ohartu

          Zokoluan dagoenaz:

          Hunek salbo dauka beraz,

          Ordutik bere karkasa:

          Ya esker biziak diotza,

          Idien bihotz onari:

          Nahi du xoilki iguriki,

          Yendea oro landetara;

          Doan bere lanetara:

          Lanyer gabe zen tokitik,

          Illki zedintzat gorderik.

Abre batek baderro ere; ederki doa lana,

Baiña ezta agertu oraino giza ehun begi duna:

Hunen bisita zuretzat guziz da lotsagarri,

Han arte, orkatz tristea, ez erran salbo naiz ni.

Hortan nausia badathor, ikhustera betbetan:

          Hau zer da? dio koleran;

          Arrastela, manyaterak

          Zergatik daude erdi hutsak?

          Azpi hauk egiñ beharrak?

          Deithzen tu bere sehiak:

          Hots! laster zuhaiñ tegira.

          Behintzat hemendik hara,

          Aditzen dut ene abreak

          Daiten arthatuagoak.

          Zergatik utz paretetan

          Marbalo lan hauk dilindan?

          Golde eta uztarri hauk ere

          Bertzela arrima ez daitezke?

Begiak darabillzkala heia zoko orotarat,

Azkenean ikhusten du lehen etzen buru bat.

          Orkatza da ezagutua,

          Hilltzera kondenatua;

          Orok zoiñ-gehiagoka,

          Phazota lodi kolpeka,

          Han berean dute ehotzen:

          Deus ez zaizko baliatzen,

          Ez, begitarte eztia,

          Ez nigarrezko isuria;

          Salba ez dezake bizia.

          Andetan badaramate,

          Zathitan gazitzen dute:

          Eta hauzoak billdurik

          Egiten dute ase-onik.

 

—Bego bethi, derra Esopol nausiaren begia,

Ikhusteko gauza nehor bertzek ez ikhusia:

Nik aldiz etsaiarena dadukat haiñ argia.

 

aurrekoa hurrengoa