www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

BILDOTSA ETA OTSOA

 

    Arkume bat gan zen ibai batetara,

    Bere egarriaren ur freskoz hilltzera:

    Otso bat ere ibai beraren aldean.

    Hari zen edaten gaiñeko partean.

    Barur-gaitzik khexo zebillan maistroa;

    Nola ere omen baitu yan-xahar gaitztoa,

    Baita bildots mamiz zintzurra frianta

    Laster gaixoari badema disputa.

Zertan, ergela, yarri haiz ur berean nerekin?

Hail, dostetak errabill-zkik hire idurikoekin.

Geldi hadi, zithala, ura zinkintzen dautak niri:

Bildotsak aldiz eztiki: nondik dalgiket hori?

Ikhus-erazu nola ura dathorkidan hor gaindi.

          Ago ixilik, hitzuntzia,

          Nahasten daik ur guzia.

          Duela urthe bat apenaz

          Mintzatu haiz gaitzki nitaz.

          —Nondik hori egin nuken?

          Yaioa oraiño ez nintzen.

          —Ez bada hirea obena

          Dukek hire anaiarena.

          —Eztut batere anaiarik;

          Amattok eztu ni baizik.

          —Ez baduk anaiarena,

          Du iragan zenbaitena.

          Hortan gaiñera yauzirik,

          Harturik lepo-zakitik

          Badara oyhan-pera;

          Eta harekiñ gogara

          Hautsten du bere barura.

 

          Ez pentsa hemen hargatik

          Ez dela nihon otsorik,

          Oyhan zilhoetan baizik.

          Baina giza-artean ere

          Ez hain arraro halere;

          Handi direnek xumeak,

          Eta aberatsek pobreak,

          Ez baituzte ere iretsten,

          Badituztela lehertzen.

          Eta ondikoz moda dela

          Txarrenak amor demala.

 

aurrekoa hurrengoa