www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ARTZAIÑA ETA ERREGEA

 

Bi diabruk gure bizia daukate partitua,

Bere thronutikan ere zentzua kasatua:

    Ez ahal da bihotz hagitz guti baizik

    Tributa pagatzen her ez diotenik.

Heien puxantza eta izena galdetzen badauztatzu,

Handi-nahia, lamurra deitzen ohi ditugu.

Lehenaren erresuma urrunago dioa,

Amodioan berean hark baitu nausikoa.

    Hau aise erakuts niro nik;

    Baiña eztut bertze xederik

    Hemen erratea baizik

    Printze batek behiñ nola

    Eraman zuen gorthera

    Artzaiñ bat haran battik.

    Derradan istorioa.

Arbaso zenduen da denborakoa,

    Eta ez gure mendekoa.

    Ikhusirik erregeak

Arthalde eder batez estaliak landak;

    Alhan zaudezen ardiak

    Gorphutzez yori guziak;

    Artzaiñaren arthen bidez

    Zakhorztela urthe guziez

    Yabeari suma ederrak:

Artzaiña erregeri aditze ona-gatik

Guziz agradatu zitzaion ordutik.

Meredi duk, derra, hik bertze artzaikorik:

    Zikiro hoiek utzirik,

    Athor nerekiñ gorthera

    Gizon-artzaiñ izaitera;

Egiten haut yuie soberano bertan.

Horra gure artzaiña balentzak eskutan;

    Nahiz etzuen garabik

    Artzaiñ hark egundaiñotik

    Ikhusi gauza bertzerik,

    Bere arthaldea, kaikoa,

    Bere zakurra eta otsoa

    Eta ermitaiño bat baizik.

    Bazuen kaskoan seso;

    Gaitia badathor gero.

    Funtsean ontsa athera zen.

Ermitaua nola lehen hauzo zuen;

Erratera ethorri hula zitzaioen:

Atzarria othe naiz, ala ametsetan ni?

    Zer! zu gortheko, zu handi!

    Ez fida, othoi, printzeeri:

Lerrakor da bethi heien faborea;

Trunpakor ere bai her eman fedea;

    Areago dena oraiño,

    Gostatzen

    Baita kario:

    Enganio hoier ezen

Ez darraie nihoiz gaitz handirik baizen.

    Eztuzu ikhusten xarma

    Llilluratzen zaituena:

Adiskide gisa ni mintzo natzaitzu;

    Oro beldurtzeko tutzu.

Gizak hirri baizen egiten ez dio.

Ermitauak aldiz aitzina baderro:

    Zure zentzua ikhus azu

Nola dautzun yadan gortheak gutitu.

Diduritzait hemen ikhusten dudala,

    Itsu titxakabe hura,

    Zoiñak bidaiai batean

Baitzuen aurkitu zatzala bidean

    Suge hotzak gogortu bat;

    Hartu zuen azotetzat:

    Berea galdu baitzuen

Gerritik erori nola zitzaioen.

Eskerka zagokon titxaz zeruari:

Bideante batek noiz ota berari

Oyhuz baitzioen erran: o gizona!

    Zer da eskuan dakhartzuna?

    Aurtik-azu arren fite

    Animalia traidore

    Eta gaitz-emaille hori;

    Sinhesten ahal nauzu ni.

    Suge hori, diot, bada!

—Azotza da hau: —Ez, ez sugea da:

    Zer intres duket bada nik

    Erraiteko orai gezurrik

    Nagola haiñ khexaturik?

Tresor hori iduki nahi duzu, ala ez?

    —Baina funtsean, nolaz ez?

    Nere azotea tzartu zen;

    Net on bat dut edireiten!

Etzark zu mintzo yelosiaz baizik.

Eta etzion egiñ batere kasurik:

Halaber bizia laster galdu zuen;

    Atzartu bipera baitzen;

Eta ausiki miñki besotik baitzuen.

    Zutaz daitekenaz aldiz,

    Erratera atrebitzen naiz,

    Bazaitzula arribatuko,

    Are zerbait gaitztoago.

    Ah! heriotzea eztzada

    Zer dakiket niri gertha?

Atsekabe milla zaizkitzu yautsiren

Ermitau profetak bada erran zioen.

    Ethorri zitzaizkon ere:

Ermitaiñoa etzen trunpatu batere.

    Gortheko izurri diren,

Milla amarru gorde han darabilzkaten

Yende tzar batzuek, haiñ ontsa egiten zuten;

    Yuiearen yustizia

    Eta hunen merezia,

    Non printze onegiari,

    Elhe tzarrez uspitxgarri,

    Hek egiñ baitziotzaten.

    Banderiza da formatzen,

Eraikiten laster lekhuko faltsoak,

Harrek bere arrastez zaurthurikakoak.

Horra non, derrate, gure ontasunekiñ

Yuie horrek duen yauregi bat egiñ.

    Erregek nahi izan zuen,

Izantzak ikhusi zoiñ handiak ziren.

    Orotan eztu ikhusten

    Fortuna arteko bat baizen;

    Desertua laudatua,

    Pobrezia prezatua

    Horiek dire nausiak

Ikhusten dituen manifizentziak.

Baderrate orduan: bertze amarru bat du,

    Maltzur horrek pratikatu.

    Horren tresor handia oro,

Diamante eta perla fiñenetan dago:

Hor dauka kutxa bat inobre handia,

    Hetaz mukuru gaiñdia

    Hamar sarraillez hetsia.

    Berak arka ideki zuen:

    Eta net estonituak,

    Eta ahalkez gaiñdituak

    Bere etsai atrebituak

    Ederki utzi zituen.

    Kutxa zenean zabaldu

    Han etzen deusik agertu

    Zarpilleriarik baizen;

    Artzai-kapusailla han zen,

    Gapelu bat ere bazen,

    Yaketa, dibeziera,

    Kaltzoiñak eta zimitza

Bastoia eta, naski xirola han ziren.

    Oy! nere tresor gozoak,

    Bahi zorionezkoak,

    Ez yelosia kruelik,

    Ez traidorekeriarik

Zuen gaiñera iñoiz ez deithu izanak!

    Zathozte, dio, zathozte,

    Nere onak zuek zarete:

    Yauregi brillant hautarik

    Yalgi gaiten oraikotik,

    Hala-nola amets batetik.

    Errege yauna, barkhatu,

Baldiñ baiñ samiñki banaiz ni mintzatu:

    Aitziñetik usnaz yoa

    Naukan nere erorikoa,

    Nintzenean zoratua

    Kolpez haiñ gora altxatua.

    Sobera zait han laketu:

    Baña, yauna, badakizu

    Eztela nehor munduan

Bruma aphurño bat ez duenik buruan.

 

aurrekoa hurrengoa