www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

HERBIA ETA EPHERRA

 

Malurusez inoiz ezta burlatzeko,

Nork ezen derrake naiz urus bethiko.

Herbia ea epherra lur berean lehen

Harturik egoitza, hauzo bizi ziren.

 

    Bizia zaranaten han

    Idurik gozo onean.

Baiñan egun batez, kolpez hurbildurik,

Ora multzo batek egortzen du handik

    Herbi gaixoa lekhora,

    Ihes-lekhu xerkatzera.

    Xilora itzuri badoa.

Gal-arazten ere diote arrastoa.

Milor ernea are da bera trunpatzen.

Baiña berak bere burua du galtzen.

Gorphutz berotutik darizkon lanhoak,

Azor zaharraren sudur filosofak

    Estudiatu baititu;

Eta laster bere herbia ezagutu.

Khartsu badarrio: eta tanbur finak

Hala eztenik nihoiz erran eztuenak,

    Seguratzen du, herbia

    Aspaldi dela yalgi.

    Eta miserable hura

    Badathor bere xilora

    Azken hatsa botatzera.

    Epherrak, tronko-gaiñetik,

    Bere ustez net seguretik,

    Burla egiñ zion; erranik:

    Haiñ abill hintzelakoa!

    Non tuk hire oiñak, gaixoa?

    Horla hirriz dagolarik,

    Bere xaiñdea ethorririk;

    Atzemana da betbetan.

Bere gagoan hark segura zadukan,

    Bere hegalez noiz-nahi,

Lanyer orotarik zaitekela yalgi.

    Baiña egitean kontuak

    Ahantzi zituen berak

Buzoka yaunaren, atzapar krudelak.

 

aurrekoa hurrengoa