www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ATSOA ETA BI NESKATOAK

 

Atso batek bazituen bi neskato berekiñ,

Iruten hari zitzaizkon, biak abillak berdiñ.

Heien aldean herriko atso irulle guziak

Etziren bertzerik baizen liho gaztatzailleak.

Ema zaharrak etzuen nihoiz berze griñarik,

Lan egunekoa nesker markatzekoa baizik.

Iguzkia bere arrutan partitzeko aitzinetik,

Alba agertu baiño lehen lebanteko uhartzetik,

Ardatz, arrudak zebilltzan yadanik farra,

farra baratu gabe zuntza bat bill, bertzea tira.

Oillar diabru batek baitu kantari albakoa,

Herresaka yauz-arazten atso diabruagoa.

Hau, amarraturik erdi gerrian zaia tzar bat,

Lanpa batekin bazoan xuxen xuxena oherat,

Non, lorik hazkarren eta gozoenak hartuak

Dohatsuki baitzauntzan bi neskame malurusak.

Batek begi bat apenaz zuen erdi zabaltzen,

Bertzeak estiran beso biak nekhez luzatzen:

Eta biek, gaitzituak, ahopean zerraten:

Oillar madarikatua! uze ez duk kantaturen.

          Eta erran zuten bezala,

          Egiña izatu zen hala:

          Hegastin malurusari,

          Atzarle goiztiarrari,

Ixil zakion mokoa hautsi ziten lepoa.

Hargatik ez zitzaien zortea hobetu.

Sasitik athera eta baitziren berhoratu.

    Zeren gure atsoa ere oillarra gabe

          Ez baitzen gerthatu hobe.

Ezen eskapa beldurrez bere oren ohitua,

Baratzen ez zen iduri arima herratua:

Gau guzia etxea zena zeukala asaldatua.

 

Gaitz bati alabaiña egiñ, dionak nahi itzuri,

Uste ez zen handiago bat, hark du topatzen ohi.

Gaitzik gabe mundu huntan, izan ez baitzaitezke,

Ditutzunak pazientki, yasan hobe zintuzke:

Zure pairuan orhoituz, bakharri ez zaudela,

Baiña Yainkoa lekhuko, eta lagu duzula:

Zoiñak haren gatik hemen, dukezuna pairatu,

Ehunka bertzetan, berak, pagaturen bai dautzu.

 

aurrekoa hurrengoa