www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

BI MEDIKUAK

 

          Behi dotor Berrigaitzek

          Ikhusten zuen eri bat.

          Eri bera Berrionek

          Ikhusten zuen orobat.

Hunek zion, eri hunek eman dezake onera;

Harrek ez, abian da hau zenduen ikhustera:

Harrek zio: bedi purga, hunek ez, bedi sangra:

Ondikoz segituz hunen ordenantza hazkarra,

Ustekabean eria badoa bertze aldera.

Biek gutiago ez dute biktoria kantatzen;

Batek zion: hill da bada, hori nik erran nuen:

Bertzeak: nere manuak harrek egin balitu.

Ez xoilki hura etzen hillen, baiña zaiten sendatu.

 

          Baldiñ eritzen bazera

          Deith zazu aldamenera,

          Mediku bakhar bat xoilki:

          Ona bada, hau bada aski.

          Bi hoberen betan baiño,

          Arteko bat lehenago.

          Baiñan ez pentsa hargatik,

          Bethi gaitz guzietarik

          Zaituztela libratuko:

          Zeren bat baita ethorriko

          Zoiñetarik sendatzeko

          Ezin baita kausituko,

          Ez eskoletan dotorik,

          Ez baratzetan belharrik,

          Ez botiketan drogarik,

          Ez peisant xarlatanik,

          Ez ema begi-gorririk.

          Orduan kofesor on bat

          Deith zazu zuk aldakera,

          Ordu haiñ proziatu bat

          Utz behautzu itzurtzera.

 

aurrekoa hurrengoa