www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

SENHARRA EMAZTEA ETA OHOIÑA

 

          Gizontxo bat ezkondu zen,

          Nahitua aspaldi baitzen:

          Lagun zeukan maithea,

          Izanik ere emaztea:

          Hunek aldiz maithe etzuen

          Senharra arauz zeren zuen.

Egundaiño ez zion eman batere seiñalerik,

Nahiko zuken bezala, maithe zuelakorik;

    Nihoiz solhas goxo, nihoiz hirrittorik

    Nihoiz deus ezkontzan zillegietarik.

    Gaizoak ez zuien are gerorako,

    Esperantza-kidin baizen gutiago.

Ez zuen beraz ikhusten harrek bertze zorterik

Pazintzia eta barur sekulakoa baizik.

Horla dagola gau batez, auhen eta plaiñutan,

Ohoiñ bat agertzen zaie bere gelan betbetan.

          Anderea lotsak yoa

          Herresaka badioa,

          Gizaren besoetara

          Lotsan gerize-ketara.

Oy! ohoiñ guziz maithea! dio orduan senharrak;

Har zatzu, har etxe huntan, nahi tutzun guziak:

          Har ezazu etxea ere.

          Ezen enetzat zu-gabe,

          Zen nihoiz eziñ ukhana,

          Orai dudan zoriona.

          Behiñ erratea aski zen:

          Ohoiñak nola ohi diren,

Yende guti delikatu, malonest eta ausartak;

Hunek gogara zituen bethe bere atzaparrak.

 

Hunek erakusten digu daitken klarkiena,

Pasione guzietan, daiteken gogorrena,

          Izipertasuna dela:

          Ikhusi dugun bezala,

          Denaz gero hazkarrago

          Higiñtza bera ere baiño.

          Amodioa baiño ere:

          Yakiñek hala diote.

          Erakutsten du oraino,

          Ezkontza urus izaiteko

          Eztela aski boltsakoa;

          Behar dela amodioa.

Ezen diru gabe ezkontza, purgatori bada,

Ifernu da amodioa han aurkhitzen ezpada.

 

aurrekoa hurrengoa