www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

IGUZKIA ETA IGELAK

 

    Printze baten eztaietan

    Oste handi bat hari zen,

    Bere penen lorietan

    Pitzar-arnotan ithotzen.

Esopo xoillari hemen diduritzo

Yende hek direla segur ongi gaizo

Agertzaz hartaz hanbat bozkario.

    Beraz hark erran ioten:

    Ekeak aspaldi lehen,

Ezkontzeko gogo ziñez hartu zuen.

    Entzun ziren berehala

    Elkhar hartuak bezala,

    Intzuretako egoilleak

    Oyhuz pleiñtaka guziak.

    Helas! zer eginen dugu

    Haurrik hark ukhaiten badu?

    Hek zerroten zoriari.

    Iguzki bat ere xoilki,

    Apenaz daiteke sofri:

Dotzena erdi batek itsasoa ere aise,

Ezarriko du ur eta abitant gabe.

    Adios, ihi, adio intzurak:

    Ez dirauke gure arrazak

    Behar gaitu egarriak

    Finatu garen guziak.

 

Animale pobre, igelen partetik,

    Nere iduriko segurik;

Arrazoiñ igurik, zaiten txarragorik.

Reboluzione bat, egiterakoan,

Eta republika, iphiñtzerakoan,

Oxala osteak hau, balauka gogoan!

    Errege bakhar batekin,

    Nasai badugu zer egiñ:

Errege multzo bat, gaiñean badugu,

Kargaren azpian, nola iraunen dugu?

 

aurrekoa hurrengoa