www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

XIMINOA

 

    Ximino bati Parisen

    Andre bat eman zioten:

    Ximinoa zenaz gero

Bertze asko senharrek bezala egiteko

    Andrea zanpatzen zuen.

Andretxoak hanbt nigar isurtzen du

Non leher egiten azkenekotz baitu.

Semea pleinitzen zaio harrigarri:

Bainan aitak hortaz egiten du hirri:

    Emaztea ezen hil zaio

Ya bertzetara ere gura badoako.

Har ahalak oro tuela yo gogo

Alabaiña dabill ostatuz-ostatu,

    Horditzen ere da husu.

 

    Ximinoaz bertze askori,

    Hau badoakote ederki:

    Othe da nihon herririk

    Ema yotzaille gaberik?

Erran ez nezake baietz nik segurik.

    Eta nondik dathor hori?

    Zeren gizak kasik bethi

Baidohaz etxera ostatuetarik

Tripa ontsa bethea, aldiz bolttsa hutsik:

Boteillaren zolan zentzua ahantzirik.

 

aurrekoa hurrengoa