www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ERHO BAT ETA ZUHUR BAT

 

Erho bat zarraion behiñ harrika zuhur bati;

Itzultzen zaio zuhurra, derrola: konpai, thori:

          Ongi duk egina

          Hik egiñ dukana;

          Har-zak luis hori.

    Nekhatuz gero hoiñbertze,

    Aboro ere behar huke;

Ezen errana duk trabailluak bethi

Yustu den pagoa duela merezi.

Baiña horrako-hor dathorren gizona

Duk sakelan diru asko baduena:

    Baieta pagatzaille ona.

Egorzkion korri hire present berak,

Falta egiñen ez dauk segur sari onak.

Irabazi nahiz gure erhoak hemen,

Laido bera buryes hari dio egiten.

Baiña etzuten diruz orduan pagatu:

Mutill on multzo-bat baitze hara billdu;

          Orok harturik artean,

          Zanpatuz tirria onean,

          Eho zuten han berean.

 

aurrekoa hurrengoa