www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

BURU PELATUA

 

    Gizon bat zelarik onduxea adiñez,

    Ez gazte ya aboro, zahar ere arras ez:

    Bi kolore yadan egiña bilhoa

    Baiña den berdena oraindik gogoa

    Xedea hartzen du bada ezkontzekoa.

    Begiztatzen ditu hurbill alhargun bi;

    Batek ere ya eman zeikan lanik aski.

    Bata zen gazte, eta eder, baiña pobre,

    Bertzea onduago, baiña bazen dote:

    Baita urthen laidoak erreparatzeko,

    Kalitate hunek bazituen asko.

    Galaia badabill batetik bertzera,

    Amorante urusa bizi da gogara:

    Bi dontzeillek ere hartzen dute ederki,

    Baiña beren pare dute ikhusi nahi.

    Gazteak kaskoa bi ezkuz harturik,

    Bilho zurituak khentzen daizka errotik:

    Bertzeak aldiz beltz daudenak oraiño

    Diozka ebakitzen azkenekoraiño.

    Eta biek dute yorratzen hain ongi,

    Non baitu kaskoa meloi bat iduri.

    Noizbait gizontxoa denean ohartu,

    Kaskoa freskosko nola senti baitu:

    O dontzeilla ederrak! gosta bazait ere,

    Lezione ontxo bat hartu dut halere;

    Edozein bitarik nukeien emazte,

    Nere galtzak laster hark nahi lituzke;

    Zoazte, dio, arrebak; eta biphilltzeko,

    Ezazue bilha bertze zenbait kasko.

Eta ordutik hura alde bat urrundu zen hetarik;

Urus ez bazioten hek biphilldu hura baizik.

 

          Haiñitzek yoko berean

          Galtzen dute ustekabean,

          Bilhoa ezbada zentzua

          Zentzuarekin dirua:

          Eta azkenean badaude

          Ez diru, ez eta ohore;

          Nola bertzea ille gabe.

          Bertze batzuek oraindik,

          Dontzeilla zenbaiten gatik

          Dute osoki xoraturik,

          Erretzen bere kaskoa;

          Ez zaiten hanbatekoa.

          Zer heriotek tontoa!

          Guziz deithoratzekoa!

 

aurrekoa hurrengoa