www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

YUPITER ETA PASAIERA

 

    Baluke ontasun zeruak

Lanyerean egiñ izatu botuak

    Balire oro konplituak.

    Baiña iragan da lanyera,

    Aise utzten dire ahantztera

    Zeruari eman hitzak:

    Lurrean tzukegun zorrak

    Dire unkitzen gituztenak.

Yupiter hartzdun onak han goietik

    Egortzen eztu huxerrik.

    Oy! haizen buru eria!

    Zer duk bada ihurtzuria?

Eta abisu hoier erradak bada harren,

    Zer izen daiek emaiten?

 

    Pasaier batek ikharan

    Tenpesta baten erdian,

Ziotzan agiñdu behin ehun idi

    Titanen garhaileari.

    Bakhar baten yabe ere etzen.

    Haiñ aise erran zituzkeien

Hark ehun elefant idi heien plazan.

    Leihorreratu zenena,

Hezur zenbait suan erre izan zituen;

    Zoiñen lanhoa igan baitzen

    Yupiterren sudur-pera.

    Yupiñ yauna, dio, horra

    Nere botua; har zazu;

Idi urriñ hutsa hor badathorkizu:

    Khea zuretzat bakharrik,

    Zor ez dautzut bertze deusik.

    Yupiterrek tretu horri

Egiñ zion bada alegia hirri.

Baiña egun batzuek ziren bai iragan,

Ontsa atzeman zuen hark bere xaiñdean;

    Egorririk ametsetan

Abisu, bazela hulako tokitan

    Gordea tresor handi bat.

Gure botu-koia herresaka harat

    Goan zen nola su hilltzera.

Batzen ditu gerthuz ohoiñak bidean:

Eta nola orduan ez baitzuen boltsan

Luis bakhar baten erresurtsa baizik,

Agiñtzen daizkie ehun otzako urre

    Bat eskas gabe halere;

Bertan hartzekoak diru hulakotik,

Hulako herriren hulako partean

    Ehortzia lurbarnean

    Aspaldi zagoenetik.

    Lekhua zaie ohoiñeri

    Iduritzen suspitxgarri:

Eta hortan gure agiñtzailleari

    Batek baderro: hi hemen

Konpai, duda gabe haiz gutaz trufatzen;

Hil hadi bada, eta hail Satanen ganat

Ehun ontzez hari dohaiñ egiterat.

 

aurrekoa hurrengoa