www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

AXERIA ETA MAHATSMULKOAK

 

Axeri bat behiñ zaharra eta fiña,

    Ezen omen zen Gaskoiña,

    Batzuen ustez Normana:

Dena dela hortaz, batetik bertzera,

    Hagitz da yauzi laburra.

Trunpatu duela Normanak Gaskoiñik,

Edo bertzaldera Gaskoiñak Normanik,

    Ezta nihoiz etsenplurik,

    Nik dakidala segurik.

Axeri hau beraz goizeko freskuran

Zagon baztrretxe baten inguruan

    Oillo zenbaiten ephaizan:

    Hartu zuken oillarra ere,

    Den zaharrena halere:

    Baiña deusik etzen yalgi.

Partiadan handik behatzen du goiti;

Eta ikhusten ditu treillatik daudela

Dilindaka zenbait mulko musketela

Kolorea hagitz eder zeukatela.

Ah! diotza, baldiñ atzeman banetza,

Hoitaz egiñ nire goizeko othuruntza!

Hartako egiten ditu alegiñak:

    Baiña alfer ditu guziak.

    Bah! dio azkenean, beude;

    Oraiño berdesko daude.

    Ez dire on bertze iñorentzat,

    Baizen mutiko tzarrentzat:

    Eta goan zen sereno haiñ

    Gardiano aita bat bezaiñ.

 

    Hobeki zukeiena egiñ

    Hark aserretzearekin?

 

aurrekoa hurrengoa