www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

BI AHUNTZAK

 

    Egiñ dutenean beren alha-aldia,

    Lotzen zaie ahuntzer ibilli nahia:

    Gogoz arinsko, eta libertate gura,

    Badoazi kurri fortuna-ketara.

    Hurbill balinbada halako tokirik,

    Ez bide, ez bidexka nihora ez dutenik,

          Ez-ta giza oiñ arrastorik,

    Kaprizak hetara daramatza bethi.

    Arrokaz-arroka, leze-hegiz-hegi,

          Net artexki badabiltza:

    Aziñda igaillea deusez ezta lotsa.

    Zoazila beraz horrela ahunmtx bi

          Zoiñ bere alde kurri-kurri,

    Biek zutela ere berdiñ patta xuri,

          Urrundu ziren hatterik

          Phentze beherekotarik.

Zirenean zoiñ bere alde hola aphur bat ibilli,

Elkhar gana gerthuz zuten bidea hek itzuli.

    Ibai batek ditu biak separatzen;

    Zubitzat han ezta soliba bat baizen:

    Zoiñtan andreier bi soiñez soiñ yarririk,

          Pasa ez bailaizte salborik.

    Bertzalde ibaiak han zaraman gaiak,

          Eta uren ondo handiak,

          Behar zituen izitu

          Eta lotsaz herabetu,

          Gure bi marimutillak.

    Bedariak lanyer hauk guzien bistan,

          Finkatzen dire xedean.

          Batek bi haiña hetarik

          Egiten du bere aldetik

          Zubian sartzeko urhats bat,

          Bertzeak ere orobat.

    Gogoratzen zaizkit niri bada oraintxe

    Betan errege bi puxant eta noble,

          Luis hamalaurgarrena,

          Eta Philip laurgarrena,

          Bidasoaren uretan,

          Irlaxka ospatu batetan,

          Elkhar-ganatzen direla

    Ezkontza bat egiñ han behar dutela.

    Hala urhatsez-urhats eta musuz-musu,

          Zubian badoazkitzu

          Gure andre kurritzalleak.

    Baiña nola ziren biak nola biak,

          Ethorkiaz fiertuak,

    Zubi erditsura heldu direnean,

    Biek amaiñatu ez zuten nahi izan.

    Glorios baitzen bat, bere iraganetan,

    Bazuela ahuntz bat, Yupiter haurrean

    Bere errape urusaz bazkatu zuena,

          Amalthea deitzen zena.

    Bertzeak zakharla titulu bertze bat

    Zuena goratzen edozeiñ bezanbat:

    Kopetaz kopeta zubian yarriak

          Gure andere hisitiak,

          Ez beharrez elkhar utzi

          Pasatzera lehenbixi;

          Sobera lehiaturik,

          Biak betan lerraturik,

          Urera ziren erori.

 

          Hori bera da gerthatzen

          Maiz fortunaren bidean;

          Batak bertzeari zeren

          Irabaz-bide berean

          Nahi baitio yazarri,

          Ez dadiñ yalgi hobeki.

    Etsaiari dio halaber bertzeak

          Egiten bertzen hainbertze;

          Hala non finean biak

          Errekaratzen baitire.

 

aurrekoa hurrengoa