www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

APOARMATUA ETA BI AHATEAK

 

Apoarmatu bat zen koxko ariñekoa;

Eta unhatua bethi zaiñtzeaz xilhoa:

Ikhusteko mundua hartzen du gogoa.

Toki arrotzak bethi dire gustagarri:

Nahi hori hebainek etxea utzi nahi:

Ahate biek, zoiñer komaiak baitzaien

    Erran zer gogo zukeien;

Ihardetsi zioten, hek haren afera

    Egiñen aise zutela.

Ikhusten duzu hor bide zabal hori?

Biek ramanen zaitugu hor gaiñdi,

    Ameriketara airetan:

    Eta denbora berean

Ikhusiko duzu republika franko:

    Erresuma eta yende asko:

    Eta hetako usantzez,

    Ikhusiko ditutzunez,

    Zare zu probetxaturen.

    Kolombok hala egiñ zuen

Etzaiteken hanbat igurikitzeko

Segur aurkitzea hementxe Kolombo.

Apoarmatuak proposizioa

Aurkitu zuen net azetatzekoa.

Tratua egiñ eta, hegaztinek bertan,

    Trabaillatuz herresakan,

Mekanika abill bat laster dute egiñña

Airetan goateko gure pelegriña.

Emaiten diote trebeskara ahoan

    Zaro bat hortzen artean:

    Tinki, derrote, atxik-azu,

    Utz izurtzera behautzu.

Gero bi ahateek elkhar aditurik,

Hartzen dute zaroa buru banetarik,

Eta apoarmatua denean goiera;

Yendeak oro daude harrituak beira,

Gisa hortan yoaiten ikhustearekiñ

Animale nagia bere etxearekin.

Hau zer da! zioten guziek oyhuka:

Zathozte ikhustera, zathozte lasterka,

Apoarmatuen andere erregiña

Dioana airoski hedoietan barna.

    Erregiña bai segurki,

    Hala naiz ere egiazki;

    Zuek burlatzea ezta azki.

    Hark hobeki egin zuken

    Bere bidean gan bazen,

    Deusik ez zuela erraten.

    Ezen hortzak idekirik,

    Zaukan basotia itzuririk,

    Erortzen zaie, begira

    Zaudezener oiñetara:

    Eta du ement berean

    Leher egiten han bertan.

 

Inprudentzia eta banitate ariña

Hitzketeria eta kuriostasuna,

    Ahaide hurbillak dire:

Haskasi bereko haur dire bedere.

Ixilik egonak nehor eztu galdu,

    Baiña erasteak bai husu.

 

LIBURU BORTZGARRENAREN AKABANTZA

 

aurrekoa hurrengoa